


psikoteknikoak: hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute
Hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute Etxebeste Aduriz, Egoitz Hiesaren birus latenteekin infektatutako zelulak deuseztatzeko modu berri bat aurkeztu dute ikertzaile estatubatuar batzuek, Nature Communications aldizkarian. Antirretrobiralekin hiesa tratatzea bizi osorako terapia da, neurri handi batean, zelula batzuetan birus latenteak ezkutuan gelditzen direlako. Izan ere, birus horiek ikusezinak dira immunitate-sistemarentzat eta antirretrobiralentzat. Beraz, birus-gordailu horiek deuseztatzea, pausu garrantzitsua litzateke hiesa erabat sendatzeko bidean. Orain sortu duten antigorputzak birus latente horiek aktibatzen ditu, eta, aldi berean, immunitate-sistemako T zelulak bideratzen ditu zelula horiek deuseztatzera. Birus latenteekin infektatutako zelulak GIBaren proteina batzuk ekoiztea eragiten du antigorputz berriak, eta hala, immunitate-zelulentzat detektagarri bihurtzen ditu zelula horiek. Hiesa duten gaixoei erauzitako zelulekin egin dituzte esperimentuak; eta tximinoetan frogatu dute tratamendu segurua dela, beraz, saio klinikoetan probatzea izango litzateke hurrengo...
psikoteknikoak: Oxitozinak autismoaren tratamenduan nola lagundu dezakeen zehaztu dute
Oxitozinak autismoaren tratamenduan nola lagundu dezakeen zehaztu dute Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber Oxitozina hormonak jokabide sozialean eragiten du. Are gehiago, eremu sozialean arazoak dituztenen tratamenduan lagungarria izan daitekeela uste da, autismoa duten pertsonen kasuan, esaterako. Oraingoan, oxitozinak autisten jokabide sozialean zein mekanismoren bidez eragiten duen argitu dute EHUko Olga Peñagarikano ikertzaileak eta Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek elkarlanean. PNAS aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa. Saguekin egindako entseguetan ikusi dute oxitozina askatzeak anandamidaren ekoizpena handitzea eragiten duela. Anandamida neurotransmisore bat da, kanabinoide endogenoen taldekoa, eta haren kantitatea handitzean saguek sozialki elkarrekin jarduteko joera handiagoa dutela frogatu dute. Emaitza horien arabera, baliteke pertsonetan eragin bera lortzea anandamida askatuz. Olga Peñagarikano ikertzaileak urteak daramatza autismoaren kausa neurobiologikoak ikertzen, tratamenduak aurkitzeko helburuarekin. Haren hitzetan, “gaur egun oraindik ez dago oxitozinan oinarritutako tratamendu farmakologikorik jokabide soziala hobetzeko, baina autismorako terapia itxaropentsuenetako bat da oxitozinaren sistemaren manipulazioa”. Hain zuzen ere, jokabide sozialaren hobekuntza hori oxitozinaren sisteman zehazki zein konposatuk eragiten duen argitu izana gakoa izan daiteke, autismoaren etorkizuneko tratamendurako bide berriak irekitzeko. Peñagarikanoren hitzetan, “lan honetan garrantzitsuena da oxitozinak jokabide soziala eraldatzeko duen mekanismo berri bat aurkitu dela, endokanabinoideak askatzearen bidezkoa”. Olga Peñagarikano EHUko ikertzailea Arg. EHU Oxitozinaren seinalizazio-bide hau ezezaguna zen orain arte, eta jokabide komunikatibo eta sozialean disfuntzioren bat duten gaixotasunetan eragin handia izan dezake, autismoan kasu. Peñagarikanoren hitzetan, “batetik, badirudielako autismoa duten gizabanakoen parte batek oxitozinaren seinalizazio-bidea ukitua izan dezaketela; hortaz, ikerketarako bide berria irekitzen da hemen. Bestetik, terapia farmakologikoak garatzeko itu berria izan daiteke. Nahiz eta badakigun oxitozinak jokabide soziala eraldatzen duela eta orain arte autismoan egin diren entsegu klinikoek, oro har, emaitza onak eman dituztela, paziente guztiek ez dute ondo erantzuten...
Psicotécnicos: aprender de los animales para mejorar el tráfico
Aprender de los animales para mejorar el tráfico Adecuar los ciclos de los semáforos a los flujos migratorios de los pájaros, puede reducir los atascos entre un 5 y un 10% Helena GIL GARCÍA La naturaleza es fuente de inspiración de numerosos sectores, y el del motor no se queda atrás y busca en los sistemas bioinspirados una alternativa seria para dar solución a problemas del tráfico. Varios son los proyectos en los que se está trabajando en este sentido. Un ejemplo lo tenemos en el Campus universitario de Teruel, donde trabajan los investigadores Óscar Melchor y Antonio Lucas-Alba, en un nuevo modelo de conducción que denominan ‘armónica’ basada en los movimientos en grupo de la oruga procesionaria. Los investigadores afirman que si se aplica a la conducción “se avanza manteniendo la misma velocidad media que el vehículo precedente, sin acelereones ni frenazos y siempre dentro de la distancia de seguridad”. Entre sus ventajas señalan: menos estrés en los conductores, menos consumo de combustible y reducción del riesgo de accidentes (ver infografía). Semáforos perfectos Los semáforos son un elemento esencial para gestionar el tráfico, pero también ‘culpables’ de gran parte de los atascos en ciudad. El problema, explica Enrique Alba, catedrático de la Universidad de Málaga, es que “los centros de control de tráfico clásicos se basan en datos particulares y no tienen ningún tipo de feedback”. Para mejorar el sistema, la Universidad de Málaga está llevando a cabo un estudio basado en los flujos migratorios de los pájaros que “permite combinar multitud de variables para recrear los eventos que rodean a la movilidad urbana en un mismo momento, como...