Behin larrialdietako errepide laguntza heltzerakoan, ez duzu ezertaz arduratu beharrik, baina arazoa kontrolatu ahal izateko oinarrizko aholku batzuk gogoratzea komenigarria da.
Istripua tunel barruan
Istripua tunel baten barruan izan baduzu, lasai egoten saiatu eta ondorengo aholkuak jarrai itzazu:
-
Tuneletik irteten saiatu, ibilgailua guztiz gelditu baino lehen. Aukerik ez baduzu, zirkulaziotik kanpo geratzea beharrezkoa izango da.
-
Ibilgailuaren motorra itzali eta bertatik kontu handiz irten, txaleko islatzailea jantzita duzularik.
-
Posizio argiak eta ikuskariak piztuta utzi, ibilgailuaren kokapena seinaleztatzeko.
-
Komunika ezazu gertakaria kontrolguneko teknikari bati. Bertan itxaron laguntza ibilgailuei, laster helduko zaizu laguntza eta.
-
Premiazkoa ez bada, ez mugitu inoiz zaurituta dauden pertsonak.
Istripua tuneletik kanpo
Istripua tunel batetik kanpo izan baduzu, lasaitasuna mantendu eta ondorengo aholkuak jarrai itzazu:
-
Ibilgailua zirkulazio erraitik geldiarazi ezazu, aukerarik ez badago, eskuinean gelditu, arrisku gunetik irten.
-
Posizio argiak eta ikuskariak piztuta utzi, ibilgailuaren kokapena seinaleztatzeko. Ibilgailuaren motorra itzali eta bertatik kontu handiz irten, txaleko islatzailea jarrita duzularik.
-
Koka itzazu triangeluak.
-
Komunika ezazu gertakaria kontrolguneko teknikari bati. Bertan itxaron laguntza ibilgailuei, laster helduko zaizu laguntza eta.
-
Ezinbestekoa ez bada, ez mugitu inoiz zaurituta dauden pertsonak.
-
Zaurituta daudenak lagundu, estalkitatuz eta lasaituz, baina ezinbestekoa ez bada, ez mugitu inoiz.
-
Ez ezazu inoiz errepidea gurutzatu, mugitu beti segurtasun hesiaren atzetik. Behin kontrol-gunera abisua emanda, itxaron segurtasun hesiaren atzean.