


Gidabaimena berritzea: Umeen leuzemia neurri batean prebeni daitekeela iradoki du ikerketa batek
Leuzemia linfoblastiko akutua duen haur bat, tratamendua jasotzen. Arg. Bill Branson/NCI/Jabego publikoa Leuzemia linfoblastiko akutua da umeek izaten duten minbizi ohikoena. Bada, kasu asko prebeni daitezkeela iradoki dute Nature Reviews Cancer aldizkarian argitaratu berri den ikerketa batean. Londresko Minbiziaren Ikerketako Institutuan egin dute ikerketa hori, eta, haren arabera, leuzemia linfoblastiko akutua bi pausotan sortzen da. Lehen pausoa mutazio genetiko bat da. Mutazio hori fetuan gertatzen da, eta leuzemia garatzeko arriskua eragiten du. Zehaztu dutenez, umeen % 1 jaiotzen da mutazio horrekin. Minbizia garatzeko, beste pauso bat ere gako da: infekzio arrunt bat edo bat baino gehiago izatea, lehen urtean oso ingurune garbian eta beste umeekin kontakturik gabe egon diren kasuetan. Ikertzaileen esanean, infekzio goiztiarrek lagundu egiten diote immunologia-sistemari behar bezala garatzen. Horrenbestez, ingurunea garbiegia bada, immunologia-sistemak akatsak izatea gerta liteke, eta horrek leuzemia garatzea ekar dezake, aurretik horretarako arrisku genetikoa duten...
Psikoteknikoak: Loa, atsedena baino askoz gehiago
Loak ez balu funtzio guztiz ezinbesteko bat izango, eboluzioaren akatsik handienetako bat litzatekeela esan zuen 1978an Allan Rechtschaffen loaren ikertzaile aitzindariak. Ez da eboluzioaren akatsa, jakina. Azken urteetako ikerketei esker, gero eta argiago dugu ez ditugula alferrik pasatzen lo ia 30 urte. “Bizitzeko behar bat da, edatea eta jatea bezala”, dio, garbi, Joaquín Durán-Cantollak, BioArabako Ikerketa Zerbitzuen Buruak eta Eduardo Anitua Klinikako Loaren Unitateko zuzendariak. “Astebete lorik egin gabe egoteak, jada, asaldura psikiatrikoak eragiten ditu; eta lorik egiten ez duena hiru hilabetean hilda dago”. Animalion bizitzaren parte da loa. “Laurogeita hamar espezietan ikertu da, eta badakigu guztiek beharrezkoa dutela”, azaltzen du Durán-Cantollak. “Animaliarik sinpleenek ere lo egiten dute; eta narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek oso antzeko loa dute, sakontasun desberdineko faseekin”. Gizakiok ia 30 urte pasatzen ditugu lo, eta ez da alferrik. Durán-Cantollak argi du zergatik: “Gure osasunarentzat ezinbesteko jarduera bat da; osasuna bermatzen duten prozesu metaboliko eta biokimiko mordo bat gertatzen dira lo gaudenean. Oroitzapenak antolatzen dira eta memoria egituratu, gure defentsa-sistema indartzen da, umeak hazi egiten dira, garuna garbitu egiten da, eta abar. Horregatik da hain beharrezkoa loa, gauza horiek guztiak egiten ditugulako lo gaudenean”. Gero eta argiago dago loaren funtzioak asko eta garrantzitsuak direla. Funtzio ezagunenetako bat memoriaren prozesamendua eta finkatzea da. Saguetan ikusi da loaldian neuronen sinapsietan gertatzen diren egitura- eta konposizio-aldaketak gako direla oroitzapenak finkatzeko . Eta pertsonekin egindako hainbat esperimentuk erakusten dute ondo lo egiten ez dutenek oroitzapen negatibo gehiago gordetzen dituztela. “Memoriaren garbiketa bat egiten du garunak, behar ez dituen edo komeni ez diren oroitzapenak ezabatzen ditu”, dio Durán-Cantollak. Garuna garbitzen Memoria baino gehiago ere garbitzen du garunak loaldian, 2013ko ikerketa batek...
Gidabaimena berritzea: Mami asko duten gezurrak
Osokoak edo artisau erakoak direla dirudi, baina ogirik gehienak ez dira sail horietakoak. Ogiaren kalitateari buruzko legedia berritu egingo dute berehala, eta bukatu egingo da industriak urteetan erabili duen jokabide iruzurtia: etiketak esaten zuenarekin bat ez zetozen produktuak jaten aritu dira milioika herritar espainiako estatuan. Ia “bizitza osoa” daramagu osoko ogia janez, eta haren itxura eta zaporea garbi-garbi gordeak ditugu memorian. Baina baliteke usteak erdi ustel izatea oraingoan ere, eta ustez hala zena –ogi horiek osoko irinarekin eginak daudela — ez hala izatea. Gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera (1984koa da), ogi bat osokoa izan dadin, ale osoko irinarekin egina egon behar du. Ez du ehunekorik zehazten, eta horretaz baliatuz, osoko gisa merkaturatzen diren produktu askok egiaz oso kopuru txikietan izaten dute osoko irina, edo batere ez. Ogi horiek, berez, nagusiki irin finduekin eginak egoten dira (gari irinarekin edo besteren batekin) eta gehigarriak erabiltzen dituzte ilundu eta “osokoaren” itxura emateko. Hori, jakina, kontsumitzaileari iruzur egitea da. Kontsumitzaileak askotan ez dira ohartu ere egiten, baina bitxia da, zeren ogi horien kolorea ere ez baita osokoarena: “Osoko ogi baten kolorea zuritik beixerakoa izaten da. Erne, ez baita izaten marroi iluna. Malta txigortua edo melaza eransten diote kolore hori har dezan, jendeak uste baitu marroia osokoa dela, eta ez da hala”, adierazi du Iban Yarza, kazetaria eta idazlea (elikagai estimatu honen inguruko hiru libururen egilea da). Osoko aletik datorren irina baino ez. Laster onartuko duten Errege Dekretuak bukarazi egin beharko lituzke orain arteko jardunbide desegoki horiek: araudi berriaren arabera, osoko ogi gisa saldu ahal izateko (edo “ogi %100 osokoa” izenarekin), osoko irinarekin bakarrik egina izan beharko du (berdin du gari irina...
Psikoteknikoak: Heriotza duina
Kataluniako Parlamentuak 2017ko uztailean onartu zuen eutanasiaren despenalizazio proposamena, 1984az geroztik eutanasiaren eta heriotza duinaren alde lanean ari den Dret a Morir Dignament (DMD) elkartearen lanari esker. 2016az geroztik Isabel Alonso da elkarteko presidentea. Esklerosi anizkoitzaren azken fasean zegoen eta aspalditik eutanasia eskatzen zuen María José Carrascori hiltzen laguntzeagatik, honen senarra atxilotu zuen Espainiako Estatuak apirila hasieran. Zer deritzozu? Ezer baino lehen, nire esker ona agertu nahi diet María José eta Angeli, euren kasua publiko egitea erabaki izanagatik. Izan ere, jakin badakigu halako kasu gehiago daudela, intimitate-eskubidea bermatzeko isilpean geratzen direnak. Era berean, isilpean mantentzen den arazo honi ikusgarritasuna eman eta gogoeta bizirik mantentzeari begira, kasuak publiko egiteak asko lagundu izan du historikoki. Eutanasiaren aldeko borroka zure amaren heriotzaren ondotik hasi zenuen. Zertan aldatu da zure harremana heriotzarekin? Guztiz aldatu da. Lehen ez nintzen gai heriotzaz hitz egiteko. Orain ordea, nire bizitzaren zati handi bat heriotzaren inguruan mugitzen da. Garapen horretaz konturatzen naiz, elkartetik kanpo jendearekin gaia gardenki jorratzen dudalako. Jendartean heriotza tabua al da oraindik? Noski, jendeak errazago hitz egiten du gaixotasunez heriotzaz baino. Bitxia da, eufemismoak erabiltzen dira oraindik. Ezinbestekoa da tabua haustea. Gure elkartean, adibidez, espreski erabiltzen dugu heriotza hitza. Baina informazio eske etortzen den jende askori kosta egiten zaio heriotzaz gardenki hitz egitea. Eta hori, gauzak aldatu direla kontuan hartuta: Metroscopiak 2017ko otsailean egin zuen inkesta baten arabera, 35 urtetik beherako gazteen %90a heriotza duinaren alde zegoen. Zenbateraino da Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) urrats garrantzitsua, eutanasia legeztatu bitartean? Zalantzarik gabe, aipatzen dugun tabu hori hautsi eta heriotzaren eztabaida naturaltasunez garatzeko ezinbestekoa izan da ABDa. Dokumentu honen bitartez, norbanakoek idatzita utzi ditzakete gaixotasun batek euren...