Psikoteknikoak: Umeak eta trafikoa

Psikoteknikoak: Umeak eta trafikoa

 

Hirietako trafikoak uste baino kalte larriagoa eragiten digu. Bereziki kezkagarria da aire poluzioak umeengan duen eragina, Osasunerako Mundu Erakundeak berriki eman dituen datuen arabera. Erakundeak egindako txostenean, trafikoak sortutako kalteak aztertu dira, gasolinetako berunak osasunarengan duen eragina bereziki; erabateko baieztapenik ematerik ez badago ere, berunak haurrengan sortzen dituen osasun arazoak helduenganakoak baino larriagoak direla garbi ikusi dute ikertzaileek.

OMEk dioenez, bi urte baino gutxiagoko umeen artean odolean jasan daitekeen berun proportzioa gainditzeak gaixotasun larriak ekar ditzake. Hiru eta bost urte bitarteko haurren % 80 pasatxok garatu du jadanik berunaren ondoriozko gaixotasunik, maila desberdinetan bada ere.

Umeak eta aurretik arnas-aparatuko gaixotasunik izan duten biztanleak ageri dira arrisku taldeetan. Mexikon, esate baterako, osasun-kontrol zorrotzak egin behar izaten dituzte horiek, hiriburuko aire-poluzioa beste inon baino altuagoa baita bertan. Urriaren bukaeran, egoera benetan larria zela ikusita, automobil-parkearen erdia baino gehiago geldiarazteko agindua eman zuen gobernuak eta lantegien iharduera % 30 murriztu behar izan zen hiriburuan. Berunaz gain, ozonoaren kontzentrazioa altuegia izateak piztu izan ditu era horretako alarmak Mexikoko hiriburuan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies