Psikoteknikoak: DNA kopiatzean gertatzen diren zorizko akatsak dira minbizi-iturri nagusia

Psikoteknikoak: DNA kopiatzean gertatzen diren zorizko akatsak dira minbizi-iturri nagusia

Orain arte uste izan da minbiziak bi eragile nagusi zituela: norberak ekar lezakeen herentzia eta ingurumena. Baina, 32 minbizi-motaren datu epidemiologikoak eta genomaren sekuentzia aztertuta, ikusi dute minbizien ia bi herenetan azaltzen  diren mutazioak zelula osasuntsuetan DNA erreplikatzean gertatzen diren zorizko akatsak direla. Minbizi-motaren arabera, hiru faktoreetako bat nabarmentzen da, irudian ikus daitekeen bezala.

Minbiziaren ikuspegi berri horrek minbiziari aurre egiteko estrategia aldatzea eskatuko du. Orain arte prebentzioan egin da indar handia, baina mutazioak zorizko aldaketen ondorio diren minbizien kasuan detekzio goiztiarra izan daiteke aukera bakarra; detekzio goiztiarra eta ebakuntzaz kentzea, behar den kasuetan. Horrek ez du esan nahi prebentzioa alde batera utzi behar denik, noski; zorizko aldaketak mutazioen ehuneko txiki bat besterik ez diren minbizietan prebentzioak jarrituko du izaten estrategiarik eraginkorrena. Haietan, ingurumena eta bizi-ohiturak zaintzea oinarrizkoa izango da. Kasuan kasu, beraz, estrategia bat edo beste lehenetsi beharko da.

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Elhuyar Zientzia

Science aldizkariak argitaratu du ikerketa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies