Psikoteknikoak: Poliesterrez egindako jantziek ozeanoa kutsatzen dute

Psikoteknikoak: Poliesterrez egindako jantziek ozeanoa kutsatzen dute

Ehun sintetikoak itsasoaren kutsatzaile handienetakoak direla erakutsi du Environmental Science & Technology aldizkarian argitaratutako lan batek. Poliesterrez egindako arropa bat garbitzen den bakoitzean –esaterako jaka polar bat–, garbigailutik 100.000 mikrozuntz askatzen direla frogatu dute.

Zuzenean itsasora askatzen dira mikrozuntzok, filtrazio-sistemei ihes egiten baitiete; eta jada ozeanoan daudenean, erraz hondoratzen dira, mikroesferak baino dentsoagoak baitira. Bi ezaugarri horien ondorioz, itsasoko bizidunek erraz nahasten dituzte janariarekin, eta haien elikaduran eta digestioan eragiten dute.

Kaliforniako Unibertsitateko ikasleek egin dute ikerketa, eta gaiaren inguruko ikerketa gehiago egin dadin sustatu nahi izan dute. Haien arabera, ikertu beharko litzateke nola eragiten duen zuntzen askatze horretan garbiketa-tenperaturak, garbiketa-ziklo luzea erabiltzeak, garbikari-motak eta baita arropa sortzeko erabilitako metodoek ere. Hondakinen tratamendurako sistemak hobetzeko deia era egin dute.

Itsaso bat plastikozkoa

Hondakin plastikoak, Lurreko ozeano guztietan

Ipar Atlantikoko plastikoek Artikoan amaitzen dutela frogatu dute

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Elhuyar Zientzia

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies