Gidabaimena berritzea: Adingabeak autoan

Gidabaimena berritzea: Adingabeak autoan

Helduek bezalaxe, haurrek ere badute bidaiatzerakoan segurtasun-gailuak erabiltzeko eskubidea, lesioak saihesteko istripua izanez gero. Ibilgailuetako segurtasun-sistema gehienak (uhalak, airbag-ak, buru-euskarriak…) ez daude haurrentzako pentsatuta edo diseinatuta, eta, horregatik, oso garrantzitsua da haur guztiek erabiltzea haurrak lotzeko sistema (HLS) ibilgailu batean daudenean. Horrela, % 40 gutxitzen dira, istripua izatekotan, heriotza eragiten duten lesioak, eta % 70, berriz, zauri larriak izateko arriskua.

135 cm edo gutxiago neurtzen duten adingabeek atzeko eserlekuetan bidaiatu behar dute, beti ere haien neurri eta pisura egokituta sistema homologatuekin.

Salbuespenak:

  • Ibilgailuak atzeko eserlekurik ez izatea.
  • Atzeko eserleku guztiak okupatuta egotea, lotzeko sistema homologatuak daramatzaten adingabeekin.
  • Atzeko eserlekuetan haurrak lotzeko sistema guztiak ezin instalatu ahal izatea.

Kasu horietan, ibilgailuak aurreko airbaga badu, haurrak bizkarrez jartzeko lotze-sistemak erabil daitezke, betiere airbaga desaktibatuta.

 “Hasieratik seguru” liburuska (otsaila 2016)

AHOLKUAK
Hiru euskarriko segurtasun-uhalek adingabeak babesten dituzte ibilgailuaren eserlekuan eserita daudenean, belaunak eserlekuaren ertzean tolesteko nahikoa altuera dutenean, lekutik mugitu behar izan gabe.

Gomendagarria da aulkitxoa erabiltzea adingabeek 150 cm neurtu arte, altuera hori baita segurtasun-uhalak bere funtzioa era eraginkorrean betetzeko behar duen gutxieneko altuera.

Segurtasun-uhalaren banda diagonalak lepauztaitik igaro behar du, sorbaldaren gainetik, eta inoiz ez lepotik, eta bularrari ondo estutua egon behar du. Banda bertikala ahalik eta beheren jarri behar da, aldaken gainetik, izterren gainean eta inoiz ere ez triparen gainean. Banda diagonalak lepoa ukitzen badu edo kokotsaren azpitik pasatzen bada, seguruagoa da homologatutako aulkitxoa

erabiltzen jarraitzea. Banda diagonalak eta sabeleko bandak gorputzaren goiko eta beheko aldeei eusten diete, talka gertatzen bada edo kotxea bat-batean gelditzen bada. Banda diagonala ez da inoiz besoaren azpian edo bizkarraren atzean jarri behar.

Gogoratu behar dugu familiako ereduak imitatuz ikasten dutela haurrek lehendabiziko bizitza-urteetan. Horrenbestez, segurtasun-uhala erabili behar duzue, zuen seme-alabei ere segurtasun-gailua erabil dezaten eskatzeko. Gure ohiturak haienak izango dira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies