Aseguru sektoreak serioa eta soila dirudi, teknizismoz, datuz eta dokumentu konplexuz betea. Baina barre ere egiten dugu, benetan. Hona hemen azkenaldian barrea eragin diguten ezbehar-parte batzuk:
- “Ezerezetik irten zen auto ikusezin batek kolpe bat eman zidan, eta desagertu egin zen.”
- “Telefono-postea hurbiltzen ari zen, eta haren bidetik irteteko maniobratzen ari nintzela, aurrez aurre talka egin nuen.”
- “Nire autoa ongi aparkatuta zegoen eta, atzera egiterakoan, beste auto bat jo zuen.”
- “Kamioi batek nire haizetakoa zeharkatuta egin zuen atzera, eta aurpegian eman zion nire emazteari.”