Gidabaimena berritzea: Jarri zure autoa prest, eta ongi pasa uda!

Gidabaimena berritzea: Jarri zure autoa prest, eta ongi pasa uda!

 

Lanaren printzipio eztabaidaezinetako bat atsedena da, eta oso lotuta dago eguraldi onarekin eta oporrekin. Segur aski, autoz bidaiatuko duzu datozen egunetan. Ez dugu nahi inork plana zaputz diezazun. Beraz. 3 aholku emango dizkizugu zure ibilgailua mekanika, dokumentazio eta aseguru aldetik prest egon dadin.

Azterketa mekanikoak

Ezinbestekoa da motorra zuk zeuk ikuskatzea edo tailer batera eramatea.

Likidoak (hozgarria, olioa…) eta pneumatikoen egoera (presioa eta desgastea) begiratu behar dituzu.

Ikuspen-elementuek (argiak eta haizetakoak) ongi funtzionatu behar dute.

Indargetzeak eta balaztek ere ongi erantzun behar dute, aire egokituak bezalaxe.

Paperak, eskura beti

Nahitaezkoa da: zirkulazio-baimena, gidabaimena eta IATa egunean edukitzea (IATaren eranskailua barne).

Gainera, hauek ere gehitzea aholkatzen dizugu: poliza eta autoaren aseguruaren azken ordainagiria, Adiskidetasunezko Aitorpenaren gure Gida, Istripuen Europako Aitorpena eta aseguruaren laguntza eta arretarako telefonoa.

Zein da asegururik egokiena?

Sei urtetik beherako ibilgailuentzat, hobe arrisku orotakoa. Hortik aurrera, hirugarrenentzako aseguruak balio dezake, baina pixka bat gehiagogatik, gidariarentzako eta laguntzaileentzako osasun eta botika estaldurak, beiren konponketa, bidaia-laguntza eta lapurreta zein suteen kontrako babesa lortuko dituzu. Galde iezaguzu gure aseguru artekaritzan, eta nola eskuratu azalduko dizugu.

Amaitzeko, ekipajea behar bezala antolatzea eta, sabaian bizikletarik edo kutxarik eramanez gero, zama aseguratzea aholkatzen dizugu.

Eta ez ahaztu larrialdietako elementuak: triangeluak, txalekoa eta lehen sorospenetarako botika-kutxa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies