Gidabaimena berritzea: Nortasuna erabat aldatzen da nerabezarotik zahartzarora

Gidabaimena berritzea: Nortasuna erabat aldatzen da nerabezarotik zahartzarora

 

Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaile-talde baten arabera, pertsona baten izaera erabat aldatzen da urteetan zehar. Hori ondorioztatzeko, 1950. urtean egindako ikerketa batean oinarritu ziren ikertzaileak. Orduan, 14 urteko 1.208 gaztetxoren izaeraren aldagai jakin batzuk neurtu zituzten; alegia, norberaren buruan konfiantza izatea, saiatua izatea, gogo-aldartearen egonkortasuna, kontzientzia, originaltasuna eta ikasteko grina. 2012an, berriz, parte-hartzaile haietako 174 adinekori neurtu zizkieten 1950ean neurtutako sei aldagaiak. (Berez, gaur egun aldagai horiek ez dira aintzat hartzen azterketa psikologikoetan).

Hala, ikerketak erakutsi zuen ez zegoela inongo korrelaziorik 1950eko eta 2012ko emaitzen artean. Are gehiago, zenbat eta denbora-tarte handiagoa izan neurketen artean, txikiagoa da emaitzen arteko erlazioa, eta 63 urte ondoren, ez dago ia inongo antzekotasunik Research Digest aldiskarian argitaratu da ikerketa,

.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies