Gidabaimena berritzea: Plaketek bidera dezakete minbizi-zelulen kontrako immunoterapia

Gidabaimena berritzea:  Plaketek bidera dezakete minbizi-zelulen kontrako immunoterapia

Tumore bat kendu ondoren tumore berriak haz ez daitezen estrategia berri bat probatu dute Estatu Batuetan, plaketak dituena protagonista. Plaketek zaurietan odola koagulatzen laguntzen duten heinean, zauri-guneetarantz jotzeko joera dute, eta hori aprobetxatuz, tumore bat kirurgia bidez kendu eta gero, toki horretan gera daitezkeen minbizi-zelulen aurkako antigorputzak eramateko balio dezakete. Ez hori bakarrik, plaketak odolean dabiltzanez, odolera pasa diren eta metastasia eragin dezaketen minbizi-zelulak ere ezagut ditzakete.

Ipar Karolinako Unibertsitateko ikertzaileei bururatu zaie estrategia berria, eta saguetan, behintzat, eraginkorra dela ikusi dute. Saguei plaketak erauzi, laborategian plaketa horiei mintzean antigorputzak erantsi, eta berriz ere saguei sartu dizkiete odolean. Plaketok, tumore kendu berriaren kirurgia-gunera joan eta antigorputzak askatu dituzte, eta ondorioz, gorputzaren erantzun immunea hobetzea lortu dute: minbiziaren berragerpena murriztu da nabarmen.

Immunoterapiaren zailtasun handienetakoa ebatzi nahi izan dute horrela: antigorputzak toki egokira bideratzea eta zabaltzen ari diren minbizi-zelula higikorretara iristea. Ikertzaileek argitu nahi izan dute oraingoz saguetan baino ez direla egin probak, eta ikusi beharko dela zer emaitza ematen duten gizakietan.

Elhuyar Zientzia

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies