Gidabaimena berritzea: Urtarrilaren 1etik aurrera, %50eraino haziko dira zirkulazio istripuek eragindako heriotzen ondoriozko kalte-ordainak

Gidabaimena berritzea: Urtarrilaren 1etik aurrera, %50eraino haziko dira zirkulazio istripuek eragindako heriotzen ondoriozko kalte-ordainak

 

Errepidean zoazela, abiadura bat-batean jaistera behartzen zaituen argizko seinale bat ikusten duzu. Aurrera egin, eta istripu bat gertatu dela konturatzen zara. Beste aldera begiratu, eta larria ez izatea espero duzu. Zorionez, ez zaizu zuri gertatu, baina behar izanez gero zure aseguruak babestu eta kalte-ordainak emango lizkizukeela konturatzen zara automatikoki.

Urtarrilaren 1ean, Istripuen Baremo Legea sartu zen indarrean, zirkulazio istripuen ondorioz pertsonei eragindako kalteak eta galerak baliozkotzeko sistema ezartzen duena; beste istripu batzuetan ere aplika daiteke baremo hori, lan istripuetan edo okerreko osasun praxietan, besteak beste.

Heriotzen ondoriozko kalte-ordainen igoera da berrikuntza nagusietako bat, %50 igo baitira batez beste. Istripuen ondoriozko arrastoen kalte-ordainak ere %35 igo dira, eta lesioen kalte-ordainak, %12, 58 batez beste.

 

Zer aldatu da?

 Beste onuradun batzuk agertu dira, kaltetu gisa sailkatu direnak: adinez nagusi diren anaia-arrebak, bikotekide egonkorrak, euren guraso biologikoak ez diren senideekin bizi diren adingabeak, gutxienez bost urtean biktimarekin familian bizi izan diren senideak batez ere.

Eta aldatu egin da biktimarentzako kalte-ordainak kalkulatzeko metodoa, lortu gabeko irabaziak sartuta, hau da, kaltea gertatu ez balitz lortuko genituzkeen irabazien galerari dagokiona.

Lege berriak aintzat edukiko ditu biktimen diru-sarrerak, etxean egin dezaketen lana eta adingabe edo ikasleentzako etorkizunerako gaitasunen galera.

Aseguru artekariok txalotu egin dugu erreforma; izan ere, kontsumitzaileen alde jarri eta erreforma biktimen onerako dela uste dugu, haien estaldurak hobetzen baititu.

Bat gatoz Justizia ministro Rafael Catalaren 2014ko irailaren 19ko adierazpenekin ere: «funtzio ekonomiko hutsetik harago, kohesio sozialerako faktore bihurtu da aseguruaren funtzioa; herritarren ongizatea lortzen laguntzen du, hain konplexuak diren gaiak ongi kudeatuta».

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies