Psikotecnikoak: Botikak eta errepidea.

Psikotecnikoak: Botikak eta errepidea.

Botika tratamenduarekin ere seguru gidatzeko Medikuari galdetu behar diogu ea gidatzeko moduan gauden; hark esango digu ahal dugun edo ezin dugu, eta ezin badugu, noiz has gaitezkeen. Espezialistak eman dizkigun botikek nahi gabeko zein ondorio dituzten ikasi behar dugu. Tratamendua hasi aurretik, prospektua irakurri behar da: gidatzeko gaitasunari kalte egiten badio, han esango du. Ikusten badugu botika batek eragozpenak sortzen dizkigula autoa gidatzeko, onena da autorik ez hartzea tratamendua bukatu arte. Eta autoa hartu beharra badaukagu, medikuari eska diezaiokegu botika leunago bat jartzeko. Guri dagokigu neurriak hartzea, eta horiek oso zorrotz zaintzea; ez genuke autorik hartu behar gaixotasunaren fase akutuan edo tratamendua hasterakoan; hartzen ari garen botikez gain beste bat hartzen hasi behar badugu, edo dosia aldatzen badigute, orduan ere hobe izaten da autoa ez hartzea, kalte egiteko arriskua handiagoa baita. Kontu eduki behar dugu alergien, hotzerien eta gripearen aurkako botikekin; jende gehienak bere kabuz hartzen ditu, medikuari eskatu gabe, baina horietako batzuek antihistaminikoak eta/edo kodeina izaten dute, eta horiek moteldu egiten dute nerbio sistema zentrala. Ez nahasi botikak eta alkohola edo drogak. Gerta daiteke elkarri eragitea, eta alkoholak eta drogek are ondorio bortitzagoak sortzea, edo gerta daiteke botikaren eragina handitu eta gidatzeko gaitasunari kalte egitea.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies