Psikoteknikoak: Berdura izoztuak: ez da erraza okerreko usteak gainditzea

Psikoteknikoak: Berdura izoztuak: ez da erraza okerreko usteak gainditzea

Inkestari erantzun dioten herritarren %83k adierazi dute berdura freskoak erosteko ohitura dutela baina herritarren %14k bakarrik hautatzen dituzte berdura izoztuak maiz samar

 2015. urtean etxe bakoitzak, batez beste, 333 euro gastatu zituen barazkitan (patatak eta beste tuberkulu batzuk ere sartzen dira hor), halaxe ageri da Espainiako Estatistika Institutuak (INE) azkeneko egin duen Familia Aurrekontuen Inkestan (FAI). Guztira, Espainiako Estatuko herritarrek 4.125 euro gastatu zituzten urte hartan elikaduran, eta horrek esan nahi du %8 baino ez zutela bideratu berdurak eta barazkiak erostera (freskoak, hotzean edukitzekoak, lehorrak edo izoztuak).Azken urteetan, familiek berdura eta barazkietan egin duten gastua apalduz joan da: 2006. urtean, adibidez, 400 eurokoa izan zen, eta 2015ean 333 eurokoa. Hortaz, %17 murriztu da.

Gauza jakina da berdurak eta barazkiak oso mesedegarriak direla. Elikagai elikagarriak eta osasungarriak izateaz gain, lagundu egiten dute gure organismoa hidratatzen, ur asko izaten baitute. Ugari ematen dituzte, halaber, bitaminak, mineralak eta zuntza, eta gutxixeago almidoia eta azukreak. Herdoilaren aurkako substantziak hartzeko, berriz, iturri paregabea dira.

Horregatik guztiagatik, berdurak eta barazkiak ezinbestekotzat jotzen dira dieta orekatua esaten zaion horretan. Hain zuzen, Osasunaren Mundu Erakundearen esanetan (OME), egunean behar adina janez gero bi horietatik, lagungarria izango litzateke garrantzi handiko gaixotasun batzuei aurrea hartzeko, adibidez bihotz-hodietakoei eta zenbait minbiziri. Erakunde horrek egindako kalkuluen arabera, berduren kontsumoa behar adina handituko balitz, urtean 1,7 milioi bizitza salbatzeko modua izango genuke.

Eguneroko dietan berdurak eta barazkiak erraz sartzeko, izoztuta daudenak erostea izaten da aukera bideragarrienetakoa, elikagai horiek kontserbatzeko era hori ongi egokitzen baitzaio egun daramagun bizi erritmo zoroari. Gisa horretan datozen berdura eta barazkiak, izan ere, azkarrago prestatzen dira, garbituta datoz eta urte guztian eros daitezke.

Hori horrela izanik ere, kontsumitzaileek nahiago dituzte kontserbatzeko beste modu batzuk. FAI txostenean ageri denez, 2015. urtean etxe bakoitzak, batez beste, 220 euro gastatu zituen berdura eta barazki freskoetan edo hotzetan edukitzekoetan, eta gainerako modalitateak (izoztuak, lehortuak edo kontserban eta prestatuak) bigarren mailan gelditu ziren. Zehazki, etxe bakoitzak 13 euro gastatu zituen, batez beste, berdura izoztuetan.

Kontsumitzaileek zergatik atsegin ote dituzten gehiago formatu freskoak eta hotzean edukitzekoak izoztuak baino? EROSKI CONSUMERek eta Begetal Izoztuen Espainiako Elkarteak (ASEVEC) inkesta egin dute kontsumitzaileen artean, eta berdura eta barazki izoztuak kontsumitzeko garaian zer-nolako lehentasunak eta ohiturak dituzten galdetu diete. Horretarako, elkarrizketa egin diete www.consumer.es atariaren 1.083 erabiltzaileri.

Egoera orokorra

Erantzun duten hamar lagunetatik bederatzik baieztatu dute maiz jaten dituztela berdurak. Horien artean, %83k jakinarazi dute freskoak erosten dituztela, haien ustez zapore hobea dutelako eta osasungarriagoak direlako. Gainera, inkestan parte hartu duten herritarren %50i iruditzen zaie hobeto kontserbatzen dituztela bitaminak eta beste mantenugai batzuk.

Dena dela, %73k adierazi dute berdura izoztuak ere jaten dituztela, nahiz eta %14k bakarrik eduki maiz samar erosteko ohitura. Berdura horiek erosteko arrazoi nagusia izaten da egoera onean aurki daitezkeela urteko edozein sasoitan.

– See more at: http://revista.consumer.es/web/eu/20161201/actualidad/tema_de_portada/78685.php#sthash.qTID8Ole.dpuf

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies