Psikoteknikoak: Bidaia asegurua

Psikoteknikoak: Bidaia asegurua

 

Imajina ezazu Brasilera joan zarela, Olinpiar Jokoetara. Imajinatu emozioak eta ospaketek zure osasunari eragin diotela, zure selekzioa animatzen ari zinela erori eta eskuineko orkatila bihurritu baituzu. Osasun laguntza behar duzula, Rioko ospitale batean senda zaitzaten, alegia. Edo atzerriko edozein herrialdetarako hegazkin bat hartzen duzula, eta egunero-egunero munduko aireportuetan galtzen diren 10.000 maletetako baten jabea izateko zoritxarra duzula, edo alproja batekin topo egin eta diru-zorroa kentzen dizula. Eguraldi txarra dela-eta, baliteke hegaldia bertan behera geratzea ere, edo bulegoko aire girotuagatik azken orduan gaixotu eta bidaia bertan behera utzi behar izatea.

Ilusioz antolatu dituzu oporrak, datorren urtera arte horrelako askatasun eta amets aldirik ez duzula edukiko jakinda, ardurarik, iratzargailurik eta telefonorik gabeko egunik, alegia. Aurreztu egin duzu, bidaia antolatu eta planifikatu duzu, eta dena ezin hobe ateratzea bermatu nahi duzu, nahiz eta ezustekorik izan. Horretarako dira bidaia-asistentzia aseguruak

Hainbat berme mota daude: osasun laguntza, bidaiaren ezereztea, istripuagatiko estaldura, ekipajearen galera edo lapurreta. Baita defentsa juridikoa eta Erantzukizun Zibila ere, atzerrira bazoaz.

Ez dugu beti baloratzen bidaia aseguru bat kontratatzea, nahiz eta beharrezkoa izan, eta “pedagogia faltagatik” da hori. Bidaiarien %31k ez dute planteatu ere egiten. Ehuneko 28k uste dute ez dela beharrezkoa, oso urrutira joan behar ez dutelako; %25ek uste du ez dagoela arriskurik eta %10ek, berriz, garestia izan daitekeela.

Batzuok kontratatzen dugu, halere: %50ek, osasun estaldurengatik, eta %47k, bidaia bertan behera gera daitekeelako.

Kontuan izan: gaixotu, ezbeharren bat eduki, premiazko ebakuntza bat behar izan edo ospitaleratu behar izanez gero, estalita egongo litzateke hori guztia. Ez kontatu osasun publikoarekin, hemen bezala; gaixotasun hutsal bat sekulako arazo bihur daiteke; AEBetan, osasun proba sinple bat 540 € kostatzen da; apendizitis-ebakuntza, 12.600 €, eta ospitalizazio egun bat, 3.903 €. Ez da hain urrun joan beharrik ere! Frantzian, 781 € kostatzen da ospitalizazio egun bat, eta apendizitis-ebakuntza, berriz, 4.090 €. Eta aberriratu egin behar bazaituzte? Karibetik 42.000 € dira, eta hegazkina medikalizatua bada, 100.000 €-tik gora izan daiteke.

Eta lagun bat behar baduzu? Zure polizak ordainduko lituzke joan-etorri gastuak, gaixotasun kasuan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies