Psikoteknikoak: Eguzkiaren espikulak nola sortzen diren azaldu dute

Psikoteknikoak: Eguzkiaren espikulak nola sortzen diren azaldu dute

Eguzkiaren gainazaleko plasma-zorrotadak zehazki nola sortzen diren azaltzen duen eredu bat sortu dute. Espikula deitzen zaie plasma-zorrotada horiei. Egunero milaka espikula sortzen dira. Segundoko 50-150 kilometroko abiaduran ateratzen da plasma Eguzkiaren gainazaletik koroarantz. Badira ehun bat urte behatzen direla, baina ez zegoen oso argi nola sortzen ziren. Juan Martinez-Sykorak eta kideek eredu bat sortu dute, eta ikusi dute eredu horrekin egindako simulazioak guztiz bat datozela Eguzkian gertatzen denarekin. Hala, lortu dute zehaztea Eguzkiko plasmaren eta eremu magnetikoaren arteko zer elkarrekintza fisikoren bidez sortzen diren espikulak. Eta, aldi berean, horrek azaltzen du, baita ere, nola espikulen eraginez hain tenperatura altua hartzen duen Eguzkiaren kanpoko atmosferak. Science aldizkarian argitaratu dute lana.

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies