Psikoteknikoak: Emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkotasun handieneko garaian, erditzea errazteko

Psikoteknikoak: Emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkotasun handieneko garaian, erditzea errazteko

 

Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa ugaltze-garaian zabaldu egiten dela eta, emakumeak zahartuz doazen heinean, haien pelbisa berriz estutu egiten dela, ugaltze-garaia amaitu dela erakutsiz bezala. “Denbora-tarte batez irekitzen den leihoa balitz bezala, gero itxi egiten dena”, adierazi dute ikertzaileek.

Gizonezko eta emakumezkoen pelbisaren hainbat ikuspegi. 15 urteko (urdin gardena) eta 25 urteko (solidoa) pelbisen arteko aldea, eta 40 urteko (solidoa) eta 80 urteko (arrosa gardena) pelbisen artekoa. Arg. Zurich-eko Unibertsitatea

Antropologoek askotan planteatu duten galdera izan da eboluzioak zergatik ez duen prestatu emakumezkoen pelbisa erditze errazagoak eta minik gabekoak izateko. Beste animaliek baino erditze luzeagoak izaten ditugu: bataz beste, 9 ordu behar izaten dugu erditzeko, eta, tximino handiek, 2 ordu besterik ez.

Galderari eman zaion erantzuna izan da giza espeziea bipedo bihurtzearen ondorio izan zela pelbisa estutzea; eboluzioak oreka bilatu behar izan zuela, nolabait, garun handiko haurrak erditzeko pelbis zabala behar zuelako, baina, era berean, bi hankatan ibiltzeko pelbisa estutzen zelako.

Zurich-eko Unibertsitatean egindako ikerketa berri baten arabera, ordea, pelbisaren tamainaren eta formaren aldaketak ez ditu eboluzioak eragiten, baizik eta ontogeniak, alegia emakume bakoitzaren garapen indibidualak. Izan ere, ikusi dute pubertaroa arte gizon eta emakumeen pelbisaren garapena antzekoak direla, baina pubertaroa hasitakoan emakumeen pelbisa zabaltzen joaten dela –gizonezkoa ez bezala– erditzea errazteko. 25 urterekin lortzen du emakumeen pelbisak zabalera handiena eta 40 urte arte mantentzen da horrela. Hortik aurrera, pelbisa estutzen joaten da berriz eta jaiotze-kanalaren dimentsioak nabarmen murrizten dira, gizonen pelbisaren antza handiagoa hartuta. Pelbisaren garapenean ematen diren aldaketa horiek pubertaroan eta menopausian gertatzen diren hormona-aldaketek zuzendutakoak dira.

Pelbisa zabaldu eta estutzeak, beraz, bi funtzioak bermatzera jotzen du: ugalkortasun handieneko garaian zabaldu egiten da, haurren erditzeak errazteko –gure espeziearen ezaugarria baita garun handiko haurrak izatea–, eta ugaltze-garaiaren ondorengo morfologia estuagoak, ordea, gerriaren egonkortasuna eta tente ibiltzea errazten du.

Elhuyar Zientzia

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies