Psikoteknikoak: Garunak atsedenean oroitzapenak errepikatu eta lekuz aldatzen ditu

Psikoteknikoak: Garunak atsedenean oroitzapenak errepikatu eta lekuz aldatzen ditu

Elhuyar Zientzia

Londresko Unibertsitaren egindako ikerketa baten arabera, ekintza bat egin eta ondoren atseden hartzean, garunean oroitzapenak errepikatu egiten dira, eta, jarraian, garuneko beste gune batera transferitzen dira.

Ikerketaren emaitzek erakusten dute bizitako esperientziak garunean errepikatzea garrantzitsua izan daitekeela oroimena sendotu eta etorkizunean oroitzapenak azkar berreskuratu ahal izateko; baina, horrez gain, garunean informazioaren nolabaiteko berrantolaketa eskatzen duela.

Ikerketa egiteko, 6 arratoi jarri zituzten 30 minutuz pista batean korrika, eta gero, 90 minutuz atseden hartzen egon ziren. Lo ziren bitartean, ikertzaileek haien garunaren aktibitatea aztertu zuten, eta ikusi zuten arratoiek korrika-saioa errepikatzen zutela hipokanpoan (oroitzapenak sortzen diren gunean), berez egin zutena baino 10-20 aldiz azkarrago. Eta errepikapen hori bera garunaren beste gune batean gertatzen zela 10 milisegundu geroago, garun-azal entorrinalean. Alegia, nolabait, oroitzapenak bigarren gune batetara eramaten zirela.

Hipokanpoak etengabe jasotzen du informazioa, baina badirudi ezin duela dena gorde. Hortaz, oroitzapen garrantzitsuak errepikatzen ditu, eta garun-azal entorrinalera eramaten ditu, han gorde daitezen eta, behar dituenean, azkar berreskuratu ahal izateko.

Hain zuzen ere, hori da alzheimer gaixotasuna dutenei aurrena kaltetzen zaien garuneko guneetako bat, eta justu gertatu berri dena gogoratzea dute zailtasun nagusia (nahiz eta haurtzaroko oroitzapenak erraz gogora ditzaketen). Hortaz, alzheimerra eta bestelako gaitz amnesikoak ulertzeko gakoa izan daiteke fenomeno hori sakon aztertzea.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies