Imajinatzen duzu hegalik gabeko arrano bat? Ezingo luke ehizarik egin eta goseak hilko litzateke. Eta eskuetan lesio bat duen zirujau bat? Automatikoki utziko lioke operatzeari. Pentsa ezazu gidatu ezin dezakeen gidari profesional batean. Autonomoa bada, diru-sarrerak galduko ditu. Besteren kontura lan eginez gero, gidabaimena kentzeak kalera botatzea ekar dezake.
Gutako batzuk ez gara ez taxilari, ez kamioilari, ez banatzaile… Baina maiz erabiltzen dugu autoa, eta arau-hauste OSO LARRI batek egoera ekonomiko larrian jarriko gintuzke. Aseguruaren Memoria Sozialaren arabera (UNESPA 2014), scooterretarako (%49,9), kamioietarako (%43) eta furgonetetarako (%34) kontratatzen dira, batez ere, gidabaimenaren galtzea estaltzeko aseguruak.
Kausak eta ondorioak
Bi arrazoirengatik gera zaitezke gidabaimenik gabe:
- Puntu guztiak galdu izanagatik. Arau-hauste arinak pilatzen joan izana da adibide bat (mugikorretik hitz egiteagatik, uhala jarrita ez edukitzeagatik…).
- Arau-hauste oso larri batengatik. Adibidez, 191 km/h-ra baino gehiagora gidatzeagatik gehienez ere 120 km/h-ra joateko diren errepideetan, edo alkohol-tasa handiarekin (>0,60 mg/l arnastutako airean edo 1,2 g/l odolean).
Azken 9 urte hauetan 100.000 gidariri baino gehiagori kendu diete gidabaimena. Horietatik 80.000k errekuperazio ikastaroak egin dituzte, ordaindu beharrekoak. Gastua eta gidatu ezinak dakarren diru-sarrera galera arintzeko sortu zen gidabaimena kentzen dizutenerako asegurua
Kontratatu aurretik, bi galdera egin behar dizkiogu gure buruari: zenbat diru jasoko duzu, egunean, gidatu ezinak eragindako diru-sarreren galera konpontzeko? Eta zenbat denboran? Norberaren soldataren araberakoa da kalte-ordainaren muga, noski.
Zure artekaria naizen aldetik, autoa egunero erabiliz gero estaldura hori zalantzarik gabe kontratatzea aholkatzen dizut.