psikoteknikoak: hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute

psikoteknikoak: hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute

Hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute

Hiesaren birus latenteekin infektatutako zelulak deuseztatzeko modu berri bat aurkeztu dute ikertzaile estatubatuar batzuek, Nature Communications aldizkarian.

Antirretrobiralekin hiesa tratatzea bizi osorako terapia da, neurri handi batean, zelula batzuetan birus latenteak ezkutuan gelditzen direlako. Izan ere, birus horiek ikusezinak dira immunitate-sistemarentzat eta antirretrobiralentzat. Beraz, birus-gordailu horiek deuseztatzea, pausu garrantzitsua litzateke hiesa erabat sendatzeko bidean.

Orain sortu duten antigorputzak birus latente horiek aktibatzen ditu, eta, aldi berean, immunitate-sistemako T zelulak bideratzen ditu zelula horiek deuseztatzera. Birus latenteekin infektatutako zelulak GIBaren proteina batzuk ekoiztea eragiten du antigorputz berriak, eta hala, immunitate-zelulentzat detektagarri bihurtzen ditu zelula horiek.

Hiesa duten gaixoei erauzitako zelulekin egin dituzte esperimentuak; eta tximinoetan frogatu dute tratamendu segurua dela, beraz, saio klinikoetan probatzea izango litzateke hurrengo pausoa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies