Psikoteknikoak: Ingurumena eta garapen jasangarria: Gidatze merkea

Psikoteknikoak: Ingurumena eta garapen jasangarria: Gidatze merkea

 

Kasu askotan ez dugu autoa behar bezala gidatzen eta horren ondorioz erregai gehiago gastatzen dugu eta autoa lehenago hondatzen da. Era berean, autoaren erabilera okerrak ingurumena ere gehiago kutsatzen du. Behar bezala gidatzea ez da zaila, arau orokor batzuk besterik ez dira jarraitu behar:

  • Hiri barnean %50 gehiago gastatzen dute ibilgailuek. Erabili ezazu garraio publikoa ahal duzunean.

     

  • Modu oldakorrean gidatzen baduzu, erregaiaren kontsumoa %50 handitzen da.

     

  • Saia zaitez abiadura uniformean gidatzen. Ahal duzun neurrian saiestu bat-bateko balaztadak eta azelerazioak. Behar ez den martxa-aldaketarik ere ez egin.

     

  • Martxa luzeak erabili, eta ahalik eta azkarren igo martxa. Modu horretan, erregai-depositu bat aurreztuko duzu hiru hilabetetik behin. Alderantziz, martxa laburrak ahalik eta beranduen eta gutxien erabili.

     

  • Ez biratu gehiegi motorra. Gero eta biraketa gutxiago badu, hobe. Zure autoa gasolina bada, egokiena 2.000-2.500 bira minutuko abiadura da. Diesela bada, berriz, egokiena 1.500-2.000 bira minutuko abiadura da.

     

  • Aldian-aldian egin azterketa autoari. Erregaia aurrezteaz gain, igortzen den CO2 gasen kutsadura ere gutxitu egingo da.

     

  • Ahal den neurrian, ez eraman alferrikako kargarik zure ibilgailuan. 100kgko gehiegizko pisuak %3 gehitzen du ibilgailuaren kontsumoa.


Aholku horiei esker, erregaia aurreztuko duzu, CO2aren emisioak gutxitu egingo dira eta zure ibilgailuaren mantentzearen kostua ere gutxitu egingo da. Izan itzazu kontuan eta natura zaintzeaz gain zure poltsikoa ere zainduko duzu. Gai honen inguruan informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, bisita ezazu www.eve.es web orria. Jakin beharreko guztia aurkituko duzu bertan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies