Psikoteknikoak: “Logalea gidatzean, arriskua gainean”

Psikoteknikoak: “Logalea gidatzean, arriskua gainean”

 

Abiatu zarete, bart autoa kargatu zenuen eta gaur goizeko lau eta erditan altxatu zara bidaia fresko egiteko. Denak prest…. Abian jartzen zara! Oraindik ez du eguna argitu, baina ez zaizu axola gauez gidatzea. Laster argituko du. Kontuz dabilen gidaria zara eta pare bat ordu barru gelditu eta gosaltzeko asmoa duzu. Baina… “Kontxo… Goizeko sei eta erdiak dira eta dena itxita dago. Pixka bat gehiago…. Zazpiak. Itxita oraindik eta eguna argitzen hasi du. Beste pixka bat gehiago bidaiatu…” – Begiak kliskatzen dituzu eta aharrausi egin.

ARRISKUA! Komeni da goizeko ordu bietatik seiak arte eta arratsaldeko ordu batetik lauak arte ez gidatzea. Gidatzeko ordurik txarrenak dira, gorputza erlaxatu egiten da, logalea iristen da eta istripua izateko arriskuak biderkatu egiten dira. Zenbateraino? Espainiako errepidetako heriotza-arrazoietan laugarrena izan arte. Trafiko-istripuen %20-30arekin lotuta dago.

Garrantzitsuena ez da goiz iristea, ongi iristea baizik.

Gidariekin egindako ikerketa baten arabera, atsedenak eta kafea hartzeak gidatzeko erreakzio-denbora hobetzen dute, errepidetako marrak gutxiagotan zapaltzen dira eta logalearen sentsazioa jaisten da Nekatuta dagoen gidariak erabaki txarrak hartzen ditu. Atsedena hartzen badu eta kafea hartzen badu, erreakzio-denbora %7,7 azkarragoa izango da.

 Zure aseguru-artekari gisa, gomendatzen dizut laguntzako telefonoa zure mugikorrean sartzea, edozein gorabeheraren aurrean ondo prestatuta egon zaitezen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies