Psikoteknikoak: Munduan barrena dabiltzan gidariak

Psikoteknikoak: Munduan barrena dabiltzan gidariak

 

Juanek Europan barrena autoz bidaiatzeko plana egin du, eta ez dakit zer dokumentazio behar duen. Margaritaren semea Australian dago, Erasmus programarekin, eta Espainiako gidabaimena dauka. Munduan barrena dabiltzan 2,18 milioi espainiarretako bat da.

Ezinbestekoa

Bai Juanek eta bai Margaritak dagokion jatorrizko dokumentazioa (ez fotokopia) eraman behar dute beti, eta helmugako zirkulazio-arauak jakin behar dituzte. Alegia…

Zuretzat: Gidabaimena eta NANa.

Eta autoarentzat: Matrikulazio-agiria, indarrean dagoen nahitaezko asegurua (edo Txartel berdea, automobil aseguruaren nazioarteko ziurtagiria, NBEaren babesa duena eta bisitatutako herrialdeko nahitaezko aseguruaren baliokidea dena), eta ordaindutako azken ordainagiria, Fitxa teknikoa, IAT eguneratua, eta Zirkulazio zerga ordaindu izanaren egiaztagiria.

Europan

 Europako Gidabaimen Bakarra bakarra da, formatu zein baldintza aldetik. Beraz, inolako arazorik gabe gida dezakezu zure gidabaimena balioduna bada eta indarrean badago. Herrialde horietako batean bizi behar baduzu, helmugako Gidari Erregistroan inskribatu edo gidabaimen nazionalarekin alda dezakezu.

Nazioarteko hitzarmenekin

 Espainiak elkarrekiko nazioarteko hitzarmen ugari sinatu ditu. Horiek idatzitako moduaren arabera, Espainiako gidabaimenarekin gidatu edo han bizi garen denboran trukatu ahalko dugu.

Ez badago hitzarmenik, Espainiako Kontsulatura jo behar da.

Eta aseguruak?

Gogoan izan zure autoan bidaiatzen baduzu zure aseguruaren estaldurak muga gurutzatu ahala alda daitezkeela, esklusioak baitaude baldintza guztietan. Zer egin, orduan? Lehenik eta behin, zatoz gugana; zure baldintzak ikuskatu eta zein kasutan zauden estalita ikusiko dugu eta, beharrezkoa bada, bidaietarako asistentzia-aseguru bat kontratatuko dugu. Gidatzeaz, bidaiez eta esperientziez gozatzea ere bada ongi aseguratuta egotearen lasaitasuna.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies