Psikoteknikoak: Ordenagailun baten aurrean lana egiteko bide egokiena, gure ikusmenean eragina izan ez dezan?

Psikoteknikoak: Ordenagailun baten aurrean lana egiteko bide egokiena, gure ikusmenean eragina izan ez dezan?
Orain dela zazpi urte, Espainian zegoen ordenagailu kopurua ez zan milioi erdira iristen. Datu barregarri bat, gure bizilagun europearrekin konparatuz gero, Alemaniak edo Frantziak zenbaki hori hamar bider errepikatzen bait dute. Garai horretan, aparatu hoiek igortzen zuten erradiazio kaltegarrien beldurra zegoen. Ikusmenari kalte egiten zioten erradiazio ionizatzaileaz hitz egiten zen ere. Segurtasun geahigorako, pantailak estaltzen zituzten material ezberdinetako iragazkiak ugaritzen hasi ziren. Ordenagailu erabiltzaileentzat arazo bat suertatzen hasi zen, lan ordu batzuen ondoren buruko min eta ikusmen neke haundia azaltzen hasi ziren.

Gaur egun Espainian lau milioi ordenagailu inguru daude eta erradiazioaren aurkako iragazkiak erabiltzen dituzten pantaila gutxi daude. Burukomin eta begi narritadurak berdinak dira. Baina gauza asko aldatu dira. Lehenengoa; mundu osoko zientifikoak aitortu dute gaur egungo telebista eta ordenagailuek ez dutela ia erradiazu ionizanterik sortzen eta sortu ezkero hau ez zela ikusmen arazoen iturri. Bigarrena; egiaztatu daiteke telebistak nahiz ordenagailuak sortu ditzaken ikusmen arazoak antzekoak direla.

Aitortu beharra dago ordenagailu batean aurrean lana egiteak sortu ditzazkeen arazo fisikoetako bat besterik ez dela. Normala da ere garondoko mina edukitzea, bular azpian, sorbalda eta eskumuturrean. Min hauek gutxitu daitezke jarrera, altzari eta atseden egokiekin. Eskumutur mina adibidez, “v” formako teklatu ergonomikoen erabilerakin ezabatzen saiatzen ari da, eskuak teklatuarekiko perpendikularki gera daitezen ukondoak gerturatzeko beharrik gabe.

Arazoak

Ordenagailu baten aurrean lana egiteak ikusmen arazo asko suerta ditzake. Sintoma hauek, ikus nekea bezela, zenbait arrazoien ondorio dira. Lehenengoa, etengabe ikusmena teklatutik -30 zentimetro batazbesteko- pantailara -40tik 50 zentimetro- enfoke distantzia aldatu beharra, lan ordu askoren ondoren ikus ahalegina egiten da. Bi interes puntuen kokapena distantzia berdinera izatera edo lente progresiboen erabilera arazoa arindu dezake.

Begi lehorra eta bere narritadura inkonszienteki errepikatzen den jarrera bat da gauza bati gehiegizko arreta jartzen diogunean. Kliskatzearen gabezia da. Puntu batera arretaz begiratzen dugunean begia kliskatzeaz ahazten gara, telebista edo ordenagailu baten kasuan gertatzen den bezela. Hau sahiesteko hoberena deskantsu jarraiak egitea da, begirada teklatutik altsatuaz eta ahal baldin bada lehio batetik begiratuaz.

Zefaleak, neke okularra eta sumingarritasuna makinari atsikitzen zaizkion gaitzak dira. “Ordenagailuak buruko mina ematen dit”, “begiak narritatu zaizkit”, jende askori entzuten zaizkion esaldiak dira. Baino arazo hauen iturria ez da ordenagailua. Ordenagailua errugabea da, eta gainera ordura arte erabiltzaileengatik ezezagunak ziren ikus arazoak antzemateko balio du. Ordenanagailua diagnosi metodo batean bihurtzen da. Erabiltzailea arduraduna bada espezialistarengana joko du.

Guzti honengatik, ordenagailu baten aurrean egiten den lana, irakurketa edo eskuzko idazketa lan batenaren antzekoa izan beharra dauka ta ez nekagarriagoa. Gainera, ikusmen nekatua duten erabiltzaileentzat, lente progresibo okupazional bat dago pantailarekiko egokitzapenerako. Pantailaren iluminazioa, lan gela, jarrera egoki bat, pantailarekiko distantzia egokia eta deskansuak ordenagailuan aurrean, egiten den lana gertuko ikusmena erabiltzen den beste lan bat bezain nakagarria izan daiteke, ez gehiago ez gutxiago.

Zeintzuk dira baldintza egokiak zure ikusmenak eta zuk ordenagailu baten aurrean lan egiteko garaian gutxi sufritu dezazuen ?

· Ez du argi sendorik egon behar zuzenean gure begietan eragiten edo ordenagailu pantailaren atzean, gure ikusmena pantailaren argiarekiko egokitzea sahiesten bait du eta gainera itsututa uzten gaituzte.

· Eguneko argia oso gomendagarria da baino ez paintailan zuzenean. Lehioaren argia ez da pantailan isladatu behar, pertsiana graduatuak egongo dira eta pantailarekiko perpendikularki ezarrita.

· Begi eta ordenagailu pantailaren arteko distantzia 50 zentimetrotakoa izango da gutxi gora behera.

· Aulkiak edo besaulkiak bizkarralde zurruna eduki behar dute, erregulagarria, gorputza jarrera egoki eta osasungarri batean manten dezaten.

· Mahai eta aulkiaren arteko altuera erlazioa egokia izan behar du, ukondo eta besaurrearen artean angulu zuzen bat sortuz.

· Lan mahairen azpian, hankak ezin hobe sartuko dira eta posible den neurrian hankak atseden hartu dezaten altuera bat jarriko da.

· Nekearen aurrean, betaurreko okupazionalak (pantailaren aurrean lan egiteko bakarrik) irtenbide egokia izan daitezke. Horretarako graduatzeko aukera ematen duten betaurrekoak aukeratu behar dira, lana egiten dugun bitartean ikusmena erlajatu ahal izateko, erosotasuna gehitzen duten iragazki berezi bat dute. Arinak, pisu gutxikoak materia organikoaz sortuak daudelako.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies