Psikoteknikoak: Pazienteen segurtasuna hobetzeko neurriak iragarri ditu Osakidetzak

Psikoteknikoak: Pazienteen segurtasuna hobetzeko neurriak iragarri ditu Osakidetzak

 

«Pertsonei emandako arretan segurtasunaren etengabeko hobekuntza sustatzeko konpromisoa» hartu du Osakidetzak. Jarraibide egokiak sustatu eta osasun sistemaren segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea da helburua, eta hainbat neurri iragarri ditu xede hori betetzeko, 2013-2016 aldirako prestatutako Pazientearen Segurtasunerako Estrategiaren barruan. Pazienteen segurtasunari buruzko jardunaldietan eman zuen neurrien berri atzo Darpon Osasun sailburuak, Donostian; bi neurri nabarmendu zituen: pazienteen inplikazioa osasun arretako segurtasunean, eta pazienteak okerrik gabe identifikatzea.

Sentsibilizazio kanpaina bat egingo du Osakidetzak pazienteek eta senideek behar adina informazio eduki dezaten, eta «lankidetza aktiboa» bultzatuko du, «osasun arretari lotutako ekinbideetan gerta daitezkeen segurtasun okerrak hautemateko».

Pazienteak «okerrik gabe» identifikatzeko modua ere aldatuko du. Orain arteko eskumuturreko identifikatzaileez gain, aplikazio informatikoa ere erabiltzen dute ospitaleetan iaztik. Ospitaleratuta ez egon arren, Osakidetzako arreta guneren batean dauden pazienteak ere identifikatuta edukiko dituzte aurrerantzean.

Kirurgia seguruarekin, sendagaiak ematearekin, erizaintzako zainketekin eta erorikoen prebentzioarekin lotutako jardunbide egokiak aplikatzea ere aurreikusi du Osakidetzak. Infekzioei aurre egiteko eta kontrolatzeko planak ere egingo ditu. Urte amaierarako neurri denak martxan egongo dira, 11 guztira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies