Zuzenean itsasora askatzen dira mikrozuntzok, filtrazio-sistemei ihes egiten baitiete; eta jada ozeanoan daudenean, erraz hondoratzen dira, mikroesferak baino dentsoagoak baitira. Bi ezaugarri horien ondorioz, itsasoko bizidunek erraz nahasten dituzte janariarekin, eta haien elikaduran eta digestioan eragiten dute.
Kaliforniako Unibertsitateko ikasleek egin dute ikerketa, eta gaiaren inguruko ikerketa gehiago egin dadin sustatu nahi izan dute. Haien arabera, ikertu beharko litzateke nola eragiten duen zuntzen askatze horretan garbiketa-tenperaturak, garbiketa-ziklo luzea erabiltzeak, garbikari-motak eta baita arropa sortzeko erabilitako metodoek ere. Hondakinen tratamendurako sistemak hobetzeko deia era egin dute.
Itsaso bat plastikozkoa
Hondakin plastikoak, Lurreko ozeano guztietan
Ipar Atlantikoko plastikoek Artikoan amaitzen dutela frogatu dute
Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber
Elhuyar Zientzia