Psikoteknikoak: Sare sozialei “esker”, lapurtu egin didate oporretan

Psikoteknikoak: Sare sozialei “esker”, lapurtu egin didate oporretan

 

Irakurri duzu inon lapurren %80k sare sozialak aztertzen dituztela euren lapurretak prestatzeko? Egia da! Mundura jaurtitzen dugun informazioari esker, badakite zein egun eta ordu diren onenak pagotxarako.

Zer ez duzu sekula argitaratu behar? Gehien nahi duzuna, hain zuzen ere: primeran pasatzen ari zarela erakusten duten argazkiak. Askotan, etiketatutako lagunekin agertzen zara, lapurren zorionerako.

Aholkua: itxaron itzuli arte, argazkiak argitaratzeko eta erabili “ItzuliNahi” moduko hastagak erabili, eta onena amaitu dela adierazi. Inbidia emango diezu lagunei, baina gaiztoak zure etxean sar daitezen saihestuta.

Eta lapurren ordez iturri bat gaizki itxita baduzu eta etxea urak hartzen badizu? Edo txinparta batek sute bat eragiten badu?

Zure etxe asegurua da antidotorik onena, zu bertan ez zaudela gerta daitezkeen ezbeharrak ere estaltzen baititu. Gogoan izan edukitzailea (etxe, hormak, leihoak…) eta edukia (barruan duzuna: altzariak, ordenagailua, bitxiak…) babestu behar dituzula.

Oporretan joan aurretik, birpasatu zure polizaren estaldurak. Aholkatu dizugun zerbait falta dela uste baduzu, etorri lehenbailehen, eta berehala erantsiko dugu. Horrela, lasai joan eta zoriontsu itzuliko zara.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies