Psikoteknikoak: Seguruago bidaiatzeko aholkuak

Psikoteknikoak: Seguruago bidaiatzeko aholkuak

 

Bidai bat hasi aurretik
  • Ibilgailua egoera ezin hobean eduki (aldizkako azterketak, IAT, pneumatikoen eta balazten egoera …).
  • Zirkulazioaren egoeraz eta baldintza meteorologikoei buruz informatu. Puntako ordu edo egun, zein meteorologia egoera txarrean bidaiatzea saihestu.
  • Ibilgailuen arteko segurtasun tartea beti mantendu. Abiadura handian geldiarazteko tarte gehiago behar dela kontuan hartu.
  • Errepidean posible diren gertakariez informatzen duten pantaila elektronikoen aipamen eta aholkuei arreta jarri.
  • Aukera dagoenean eskuineko erreitik zirkulatu, aurreratzeko soilik aldatuz; aldez aurretik maniobra adieraziz eta lekualdatze zakarrik ez egin.
  • Matxura edo istripu kasutan bazterbidean gelditu. Ibilgailutik atera bazterbidetik atera gabe eta txaleko islatzailea jantzita. Ibilgailua seinaleztatu, babes hesiaren atzean kokatu edo zirkulazio plataformatik ahal den urrunen.
  • Logura sorrarazi ditzaketen medikamentuak hartu ondoren gidatzea saihestu.
  • Ez ezazu bi ordu baino gehiago jarraian gidatu. Nekea edota akidura sentitzen baduzu, zerbitzu guneetan deskantsatu.
  • Jan arinak egiten saiatu eta alkoholdun edaririk ez edan.
  • Bidesarien ordainketa aldez aurretik prestatu; eskura eraman beti aukeratutako ordaintze modua.
  • Sarbideetatik datozen ibilgailuei sarrera erraztu.
  • Ibilgailua gehiegi kargatzea saihestu eta gidariaren atzerakako ispiluaren ikuspena galarazten duten objekturik ez jarri. Ahal den neurrian parrila eramatea saihestu.
  • Derrigorrezkoa da segurtasun-uhala edota homologatutako lotura-gailuak, aurreko zein atzeko jezarlekuetan eramatea.
2
Irten aurretik
  • Zirkulazio baimena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) fitxa eta Aseguru-Poliza, honen azken ordainagiriarekin batera beti eraman, indarrean dagoen NANa edota pasaportearekin batera.
  • Bidaia aurrerapen nahikoarekin antolatu, trafiko ugaritasun handiko egunak saihestuz.
  • Badaezpada, giltzen kopia bat eraman nahigabeak ekiditeko.
  • Ibilbidea aurretik aztertzea gomendatzen dizugu, beste ibilbide posibleak, jatetxeak, deskantsu guneak eta lo egiteko lekuak erraztasunez aurkitzeko.
  • Bidaian zehar beharrezko izango zaizkizun objektu pertsonalak eskura eduki.
3
Aholkuak ibilgailuarentzat
  • Ibilgailuaren mailak konproba itzazu (ura, olioa, haizetakoa garbitzeko likidoa, balazta-likidoa …).
  • Ibilgailuko bateriaren kondizioa begiratu, bai likidoa zein borneen egoera.
  • Pneumatikoen marrazkia eta errodaduraren banda behatu, zein punturaino gastatuak dauden jakiteko. Karga altuko kasuetan, presioa zaindu, ordezko gurpilean ere.
  • Indargetzaileak eta argiak behatu.
  • Haizetako-garbigailuak egoera ezin hobean egon behar dute.
  • Matxura kasuan erabili beharko diren tresnak behatu (triangelu seinalea, txaleko islatzailea, katua, uhalak, erremintak, argiak eta fusibleak aldatzeko ordezkoak …
  • Eskura eduki sorospenerako telefono zenbaki bat.
4
Bidaian zehar
  • Segurtasun-uhala jarrita eraman.
  • Jan koipetsuak saihestu eta elikadura egokia, proteina eta bitamina asko dituztenak hartzea gomendatzen da.
  • Alkoholik ez hartu. Erreflexuak moteltzen ditu, segurtasun faltsu eta euforia sentsazioa sortzen baitu. 0.3 gramo litrotik aurrera, gure ahalmen fisikoa murriztuta geratzen da.
  • 12 urtetik berako umeekin aurreko jesarlekuan bidaiatzea debekatuta dago.
  • Animaliekin bidaiatzerakoan, hauentzat bereziak diren gailuetan eraman.
  • Errepideko zirkulazioa arretaz behatu eta abiadura eta egokiak diren segurtasun distantziak mantendu.
  • Gauez gidatzerakoan, aire freskoa eta musika gomendagarriak dira, logalea saihesteko.
  • Geratu jateko, mapa kontsultatzeko edota telefonoa erabiltzeko.
  • Jantzi zabal eta erosoak eta ondo egokitzen eta irristatzen ez diren oinetakoak erabili.
  • Klimatologia txarraren ondorioz, gidatzea arriskutsuagoa gerta daiteke.
5
Euria egiten badu
  • Gurutzatze argiak piztu. Aireztatze sistema erabili lurruna pilatu ez dadin. Haizetako garbigailua konektatu, atzeko luneta eta lainoaren aurkako argiak, beharrezko direnean.
  • Abiadura errepideko egoerara egokitu (zoladura, ikuspena …), segurtasun distantzia handiagotu eta mugimenduak astiro eta beharrezko denborarekin seinaleztatu, beste ibilgailuak ohartarazteko.
  • Euria egiten hasten duenean, zoladura askoz ere irristagarri bilakatzen da, errepideko zikintasun eta euriaren nahasteak eraginda, zeinek norabide edota abiadura aldaketa zakarrekin irristaketak eragin ditzake.
  • Noizbehinka balazta pastillak funtzionamendu egokian daudela konprobatu pedala leuntasunez zapalduz.
  • Euriarekin ur baltsak eratu daitezke eta “aquaplanning”-a sortu. “Aquaplanning”-a ibilgailu batek ur-geruza abiaduraz igarotzerakoan gertatzen da eta kontrola galtzeko arriskua dago. Hau zuzentzeko, oina gutxinaka azeleragailutik altxatu eta bolantea firme mantendu behar da. Beste ibilgailuen uhara jarraitzeak, gidatzea askoz ere seguruagoa egiten du.
  • “Spray efektua”, eurite luzeen ondoren, aurreko ibilgailuek euri fin eta zikina botatzen dutenean ematen da. Egoera hau galarazteko, segurtasun distantzia handiagotu eta haizetako garbigailua potentzia maximoan erabili.
6
Lainoa badago
  • Gurutzatze argiak piztu eta lainoa itxia den kasuetan soilik lainoaren aurkako argiak piztu. Hauen intentsitateak, beste gidariak itsutu ditzake. Argi luzeak saihestu; ispilu efektua sortzen dute, gidaria itsutu eta ikuspena eragotziz.
  • Aurreko ibilgailuarekin ahalik eta segurtasun tarterik handiena mantendu baina bistaz galdu gabe. Bat-bateko maniobrak eta aurreratzeak saihestu. Abiadura, ematen den egoerara egokitu behar den denboraz erreakzionatu ahal izateko. Abiadura oso motela izanez gero, auto-ilarak edota elkarren segidako istripuak eragin ditzakegu.
  • Eskuineko erreitik joan. Galtzadako markak gida onak dira errepidearen norabidea jarraitu ahal izateko.
7
Elurte/ izotz kasuetan
  • Erregai-tanga beteta eraman eta lasai gidatu. Errepidean mugimendu zakarrak saihestu.
  • Aurreko ibilgailuarekin segurtasun tartea handiagotu balaztatzea gertatuz gero.
  • Izotz gainean ibiliz gero, balazten gaineko presioa dosifikatu eta martxa luzeak erabili ez irristatzeko.
  • Tenperatura baxuek ibilgailuaren osagarriengan duten eragina gogoaz izan.
  • Bateriaren, berogailuaren eta luneta termikoaren funtzionamendua berraztertu.
  • Erradiadore eta haizetako-garbigailuan izotzaren kontrako likidoa erabili

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies