Psikoteknikoak: Trafiko Zuzendaritzak haurrak lotzeko sistemei buruzko liburuxka interaktiboa argitaratu du

Psikoteknikoak: Trafiko Zuzendaritzak haurrak lotzeko sistemei buruzko liburuxka interaktiboa argitaratu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak Expoband&Kids izeneko azokan parte hartuko du asteburuan, BECen, mugikortasun-ohitura seguruak sustatzen laguntzeko mezuak ezagutarazteko programaren barruan. Estandean haurrak lotzeko gailuei buruzko informazio eguneratua eskainiko dute. Gaur aurkeztutako liburuxka interaktiboa webgune honetan egongo da eskuragarri: www.trafikoa.eus. Halaber, 20.000 ale ere argitaratuko dituzte osasun-zentroetan banatzeko.

«Liburuxka horrek urriaren 1ean indarrean jarritako araudi-aldaketa jaso ez ezik, lotzeko sistema ezberdinak nola jarri ere argi eta garbi azaltzen du»– adierazi du Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok– Hartarako, bederatzi bideo egin ditugu, eta Trafiko Zuzendaritzaren Youtube kanaleko erreprodukzio-zerrendan ere egongo dira horiek. Berriro ere prebentzioa nabarmendu nahi dugu istripuak eta haien ondorioak saihesteko bide seguruena delakoan».

Gehienez 135 cm dituzten adingabeek atzeko eserlekuetan joan behar dute, eta haurrak lotzeko sistema homologatua erabili, nork bere garaieraren eta pisuaren arabera. Horrela, istripua izatekotan, heriotza eragiten duten lesioak % 40 gutxitzen dira, eta zauri larriak izateko arriskua % 70. Haurrak ibilgailuetan lotzeko gailuei eta segurtasun-uhalari buruzko araudia ez betetzea, halaber, falta astuna da eta 200 euroko zehapenaz zigortuta dago.

Gailuen instalazioa, bideoz

Araudiari, aulki motei, ainguratzeko sistemei zein homologazioei buruzko informazioa ematen du «Segurtasuna hasieratik» liburuxkak eta, gainera, ohiko galderei ere erantzuten die atal batean. Ibilgailuan lotzeko sistemak, haurren pisuaren arabera sailkaturik, nola ezarri azalduta dago bideoan. Bideoak gaurtik aurrera egongo dira ikusgai Trafiko Zuzendaritzaren Youtube kanalean: http://bit.ly/1TUP57h

Trafiko Zuzendaritzak kamioi bat du, erabilera askotarako espazioak dituena, bai eta komunikazio-euskarri ugari ere, herritarrei istripuak saihesteko jarrera seguruak izatearen beharra transmititzeko. Trafiko Zuzendaritzak Expobaby&Kinds azokan duen estandean egongo da ikusgai. Iaz, 28 informazio-saio egin ziren, batez ere ikastetxeetako irteeretan, eta aurten era horretako 33 saio egitea aurreikusita dago.

2015ean, Ertzaintzak 306 salaketa (2014an baino 103 gutxiago) jarri zituen haurrak ibilgailuetan lotzeko sistema homologaturik ez erabiltzea edo gaizki erabiltzea egotzita; 135 cm ez dituzten 12 urtetik beherako adingabeen garaieraren araberakoak izan behar dira sistema horiek (Zirkulazio Erregelamenduaren 117. artikulua).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies