Psikoteknikoak: Tunel segurtasuna

Psikoteknikoak: Tunel segurtasuna

Errepideetako zirkulazioaren ongizatearen konpromisoaren barnean, BIDEGIren punturik garrantzitsuenetako bat tuneletako segurtasunean datza.

Estatistiken arabera, tunelak eremu zabalak baino askoz ere seguruagoak dira, baina bere barnean istripu batek (sutea, matxura …) ondorio larriak ekar ditzake.

Ondorio hauek gerta ez daitezen, BIDEGIk lehen mailako segurtasun ekipamendua du prestatuta:

  • Argiztapen sistemak.
  • Larrialdi geralekuak 150 metrotik 150 metrora SOS zutoinak.
  • Larrialdi irteerak 250 metrotik 250 metrora.
  • Ebakuazio seinaleak 50 metrotik 50 metrora.
  • 750 metrotik 750 metrora larrialdi geldialdietarako gunea edota erraiak.
  • Su-itzalgailuak
  • Larrialdietarako alarmak
  • Tuneleko kontrolgunera barnean gertatzen ari diren irudien transmisiorako zaintza-kamerak.

Aholkuak

Hala ere, ondorengo oinarrizko aholkuak gogoraraztea garrantzitsua da:

  • Seinaleztapen finko zein aldakorrak errespetatzea.
  • Aurreko ibilgailuarekiko segurtasun tartea mantentzea eta pazientzia edukitzea.
  • Norabide bakoitzeko errei bakarra badago ez aurreratzea,  bizitza ugari arriskuan baitaude.
  • Tunel batean sartu baino lehen, ahal inanez gero,  sintoniza ezazu irrati komertzialen bat, puntualki edozein zirkulazio gertakariren berri izateko.
  • Ibilgailuaren argiak piztea eta eguzkitako betaurrekoak eraman izanez gero, hauek kentzea.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies