Autoan zoazenean, garrantzitsua da hainbat agiri “eskura” edukitzea. Denak ez dira nahitaezkoak, baina bai komenigarriak edo gomendagarriak
Nahitaezkoak
Ez badituzu, 3.000 eurora arteko isuna jar diezazuke Poliziak edo Guardia Zibilak.
- Gida-baimen eguneratua. Gogoan izan agiri erabat baliozkoak direla gidabaimenaren edo nortasun agiriaren kopia konpultsatuak.
- Zirkulazio baimena. Ibilgailuaren datu teknikoak eta jabearen inguruko informazioa ditu.
- IAT txartela. Aldeko txostenarekin eta IAT pegatina ikusteko moduko leku batean jarrita.
Komenigarriak
- Aseguruaren poliza eta horren azken ordainagiria, indarrean dagoela egiaztatzeko.
- Zirkulazioko udal zerga, azken ordainagiriaren ordainketaren egiaztagiri modura.
Gomendagarriak
- Aseguruaren asistentzia-telefonoa. Gehienek 24 orduko zerbitzua dute, eta poliza kontratatzerakoan emango dizugu, gainerako dokumentazioarekin batera.
- Adiskidetasunezko Istripu Aitorpenaren kopia, gure artekaritza bulegotik bidaliko dizuguna.