Datorren ikasturterako liburuak, umeak hazi direla-eta arropa handiagoa eta negu osoan iraungo duten zapata berriak. Gure seme-alabak eskolara itzuliko dira eta gu egunerokotasunera. Eskolara seguru joatea nahi dugu.Oinez bazoaz, bide laburrena ez da beti seguruena. Batzuetan komeni da pixka bat gehiago ibiltzea eta trafikoa edo gainezka dagoen bidegurutzea saihestea.
Eskolara autobusez
Espainiako ia 17.000 autobusek eramaten dituzte umeak eskolara. Arriskutsuenak autobusera igotzen eta autobusetik jaisten diren uneak dira. Izatez, istripuen %90 une horietan gertatzen dira, eta arretarik gabe joatea izaten da autoek umeak harrapatzearen arrazoi nagusia.
Autobusean sartutakoan, oso garrantzitsua da segurtasun-uhala lotzea. DGTren arabera “haurren lesioen 10etik 9 saihets zitezkeen, gailu horiek erabili izan balituzte“.
Gurasook eskolako autobusak 16 urtetik beherakoak izatea, eskolako garraioa direla aurretik eta atzetik adierazita eramatea eta ibilgailuaren zorua irristakorra ez izatea eskatu behar dugu. Eta oso garrantzitsua! Bidaiarien herena 16 urtetik beherakoak direnean eta desgaitasunak dituen adingabeak daudenean laguntzaile batek joan beharko du haiekin.
Eskolara autoz
Haurrak behar bezala eserita eta segurtasun-uhala lotuta joango dira. 1,35 metro baino gutxiago neurtzen badute, jasogailuan edo haurren autorako aulkian eserita joango dira. DGTren arabera, eusteko sistema horiek haurren heriotzaren edo lesio larrien %70 saihesten dute.
Auto-fabrikatzaileek aulkia aurkako noranzkoan instalatzea gomendatzen dute 2 edo 4 urte bete arte. Aulki homologatuek arnes bat izan behar dute 5 ainguratze-punturekin, behealdeko lerradurak saihesteko.
Kontuz airbag-arekin! Lesio larriak eragin ditzake, zabaltzerakoan haurrak lerratzea eragiten duelako.
Eta ez ahaztu sekula datu hau: 50 km/h-ko abiaduran lotuta ez dagoen 20 kiloko haur batek aurreko kristalarekin egin dezake talka 500 kiloren baliokidea den potentziarekin. Hortaz, beharrezkoak diren neurriak hartu.