EMAKUMEAK ZIENTZIAN: GERO ETA GUTXIAGO, IBILBIDEAN AURREAN EGIN AHALA

Emakume ikertzaileak 2016 izeneko txostena argitaratu berri du CSIC erakundeak (Zientzia Ikerketarako Goi Kontseilua, Espainia), eta datuek agerian utzi dute egoera ez dela aldatu: ibilbide zientifikoan aurrera egin ahala, emakumeen ehunekoa txikitu egiten da. Gauza bera gertatzen da Europako beste herrialdeetan ere, azken urteetan unibertsitate- eta doktore-titulua duten emakumeen ehunekoa hazi egin den arren (orain % 60 eta % 45 dira, hurrenez hurren).

 

emakumeak-zientzian-gero-eta-gutxiago-ibilbidean-a

Bartzelonako Mikroelektronika Institutuko ikertzaile bat, laborategian lanean.

 

 

Adibidez, jauzi nabarmena dago doktoretza-aurretik formatzen ari direnen eta doktoretza-ondorengoa egiten ari diren ikertzaileen artean: aurretik % 56,69 dira, eta ondoren, % 32. Bestalde, Espainiako ikerketa-proiektuetan, Ikertzaile Nagusi izendapena duten emakumezkoen ehunekoa % 35, 98 da, eta nazioarteko proiektuetan, % 34,67.

Bereizketa, ordea, ez da bakarrik bertikala; horizontala ere bada. Hain zuzen ere, Elikagaien Zientzian eta teknologian, emakume ikertzaileen ehunekoa gizonena baino handiagoa da (% 53,37). Haren ondotik datoz Zientzia eta Teknologia Kimikoak (% 43,95) eta Nekazaritza Zientziak (% 41,44). Beste muturrean dago Fisika, emakumeen % 20,62arekin.

Txosten osoa eskuragarri dago CSICen webgunean, Emakumeak eta Zientzia atalean.

 

 

ELHUYAR ZIENTZIA

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies