psikoteknikoa: Estresak sistema linfatikoaren bidez minbizia hedatzea eragiten du

psikoteknikoa: Estresak sistema linfatikoaren bidez minbizia hedatzea eragiten du

Elhuyar Zientzia.

Estresak minbizia hedatzea eragiten du, sistema-linfatikoaren bidez. Ondorio horretara iritsi da nazioarteko ikertzaile-talde bat, saguekin egindako ikerketa batean. Estres kronikoak hodi linfatikoen kopurua eta diametroa handitzen duela ikusi dute, eta horrek minbizi-zelulak hedatzea errazten duela.  Nature Communications aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Estresak minbizia azkarrago hedatzea eragiten duela eta hilkortasuna handitzen duela iradokitzen duten hainbat ebidentzia daude. Bestalde, ikusi izan da estresak odol-hodiak ugaritzea eragiten duela ere, eta hori minbizia hedatzeko bide bat da. Beste bide bat sistema linfatikoa da, eta orain frogatu dutenez, hor ere eragiten du estresak.

Lan berri honetan ikusi dute estresaren hormonek hodi linfatikoak ugaritzea eragiten dutela saguetan, eta hodi horietako fluxua areagotzen dela. Horrez gain, ikusi dute saguetan estresaren hormonen errezeptoreak farmakologikoki blokeatzen direnean, minbiziaren hedapena murriztu egiten dela. Hala, ikertzaileek iradoki dute estresa tratatzea garrantzitsua izan daitekeela minbizi-zelulak hedatzea saihesteko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies