por Administrador | Jul 11, 2017 | Berriak
Hondakin plastikoen kantitatea gero eta handiagoa da eta honek arazo larria suposatzen du. 2014. urtean munduan 311 milioi tona plastiko inguru kontsumitu ziren. Datozen urteetarako herrialde garatuetako plastiko kontsumoak zein produkzioak %3 gora egitea espero da, eta herrialde azpigaratuetakoak %10 inguru. Hau dela eta plastikoen birziklapenean jarri da arreta, kontutan harturik gainera hondakin plastikoen berrerabilpen eta birziklatzea, energia beharren murrizte edo energia alternatiboen lorpenaren barruan sailka daitekeela. Hondakin plastikoen artean ugarienak, %60 inguruko masa proportzioan, poliolefinak dira (dentsitate altuko polietilenoa, %15a, dentsitate baxuko polietilenoak -adarkatua eta lineala- %20a eta polipropilenoa %26a). Hau dela eta lan honetan poliolefinen pirolisia, dentsitate altuko polietilenoarena konkretuki, aurkezten da berauen birziklatzerako aukera interesgarri moduan. Baita plastikoak edo plastikoen pirolisiko produktuak findegietako FCC (fluid catalytic cracking) unitatean erabiltzeko dauden aukerak aipatzen dira. Pirolisia atmosfera inertean burutzen den degradazio termikoko prozesua da. Prozesuan erabilitako baldintzen arabera lorturiko produktuen banaketa ezberdina da. Pirolisia eskala handian eta erregimen jarraituan modu egokian burutzeko opera dezakeen erreaktoreetako bat ohantze iturritu konikoa da. Ohantze iturritu konikoak propietate egokiak ditu material plastikoen pirolisia burutzeko, batez ere partikula plastiko urtuek eragin ditzaketen aglomerazio arazoak ekiditeko. Pirolisia katalizatzaile mota ezberdinak erabiliz ere burutu daiteke, katalizatzailerik gabe burututako pirolisian lorturiko produktuen banaketa aldatzeko. Poliolefinen pirolisi katalitikoak petrolioaren gas likuatuen (PGL) eta gasolinaren irakite tenperaturaren tarteko produktu hidrokarbonatuak ematen ditu batez ere. Dentsitate altuko polietilenoaren pirolisia ohantze iturritu konikoan 500-700ºC artean burutzean lorturiko produktuak taldetan bildu dira: C1-C4 gasak, C5-C11 frakzioa (batez ere olefina eta isoparafinaz osatua) edo gasolina frakzioa, C12-C20 frakzioa edo gasolio frakzioa (olefinak, parafinak eta diolefinak dira osagai nagusiak), ezkoak edo +C21 frakzioa. Konposizioari dagokionez ezkoak parafinaz eta olefinaz osaturiko hidrokarburo kate luzeak dira...
por Administrador | Jul 11, 2017 | Noticias
Ya estamos en pleno verano, comienza el buen tiempo, las altas temperaturas y se inician las vacaciones, un momento perfecto para salir de ruta en moto con tus amigos y disfrutar de tu gran pasión. Pero todo ello viene acompañado de un calor sofocante y, con él, la problemática acerca de la correcta equipación que escoger para circular cómodo y seguro. En verano la ropa de moto resulta incómoda y calurosa, por lo que es muy común ver a muchos motoristas circulando en manga corta y sandalias, algo que incluso en cortas distancias puede ser fatal. Las condiciones de la carretera no son tan diferentes en cada época del año y muchos accidentes por deslizamiento en gravilla o por despiste, incluso a velocidades reducidas, podrían suponernos un contratiempo grave si no vamos bien equipados. El casco El casco es un elemento fundamental para la seguridad y resulta imprescindible independientemente de la temperatura y clima que tengamos. Debemos llevarlo siempre, aunque bien es verdad que existen cascos adaptados y especiales para la época estival, ya sean de tipo integral o modular (más incómodos), que permiten una mayor refrigeración de la cabeza con la apertura de sus sistemas de ventilación. Es recomendable retirar la mentonera y la nariceta para permitir la entrada de un flujo de aire mayor, sin verse reducida la seguridad. La cazadora CHAQUETA DAINESE AIR-FRAME TEX BLACK Resulta igualmente imprescindible en verano, más aún cuando se han ido desarrollando modelos cada vez más ventilados y adaptados a condiciones altas de calor ambiental. Circular en manga corta no sólo es un riesgo para el usuario por las graves consecuencias en...
por Administrador | Jul 10, 2017 | Berriak
Lasterkari kenyarrekin egindako ikerketa baten arabera, ez da posible garun oxigenazioa egonkor mantentzea erabateko ahalegina egin bitartean, aurreko emaitzen aurka. Aurretik argitaratutako azterlan baten jarraipena da ikerketa eta jatorrian argitaratutako ikerketen emaitza batzuk gezurtatuko lituzke, baita erresistentzia probetan erritmoaren kontrolaren garrantzi kritikoa azpimarratu. Erabateko ahalegina egin bitartean (5 kilometroko erlojupeko probetan) lasterkari kenyarrak garunaren oxigenazioa tarte egonkor batean mantentzeko gai direla eta litekeena dela honek distantzia luzeko lasterketetan arrakasta izaten laguntzea eman zuen aditzera hasierako azterlanak. Azterlan berriaren arabera, ordea, indarrak ahitu arte eta muga fisiologikoetatik gertu korrika egitean eliteko korrikalari kenyarrek ezin diote beren garunaren oxigenazioari eutsi. Hasierako azterlanean egindako bost kilometroko erlojupeko proban lasterkariek beren erritmoa hautatu dezakete. Korrikaldiaren intentsitatea inposatuta lasterkarien garunaren oxigenazioak zein erantzun ematen duen erabateko ahalegina egin bitartean aztertzea erabaki da, lehen ikerketaren emaitzak kontrastatzeko. Propio diseinatutako testa baliatu dute: 1.000 metroko errepikapenak (5 kilometroko erlojupeko proben bataz bestekoa baino %5 azkarrago egin behar izan dute korrika) eta errepikapenen artean errekuperatzeko 30 segundo izan dituzte lasterkariak. Ahalik eta errepikapen gehien egitea izan da helburua eta limiteraino iristea sustatzeko, korrikalariei pizgarri ekonomikoak eskaini zaizkie osatutako errepikapen gehigarri bakoitzeko. Lasterkari onenak 8 aldiz errepikatu du 1.000 metroko proba, kilometro bakoitza 2 minutu eta 48 segundotan eginda. Indarrak erabat ahitzea bermatzen du ariketaren diseinuak eta testaren amaieran lasterkari guztiek jaitsi zutela garunaren oxigenazio maila erakutsi dute emaitzek. Garun oxigenazioa behera Garun oxigenazioaren jaitsiera hipokapniarekin lotzen dute ikertzaileek. Ariketa fisikoaren ondorioz egiten den hiperbentilazioa dela eta gertatzen da hipokapnia, odoleko CO2 presio partzialaren murrizketa da. Intentsitate handiko ariketa egitean gertatzen da hiperbentilazioa eta arnasketa erantzun honen ondorioz gertatzen den hipokapniak basokonstrikzioa (eta, beraz, odol fluxuaren murrizketa) eragin...
por Administrador | Jul 10, 2017 | Noticias
Todos tenemos claro lo que debemos llevarnos cuando salimos de viaje, ¿verdad? ¿O acaso eres de los que salen de casa con la horrible sensación de haberte dejado algo? Para que no te dejes nada y puedas partir tranquilo, recuperamos y ampliamos nuestra lista de cosas indispensables para cuando salgas de viaje en coche este verano. Desde cosas obligatorias, hasta cosas recomendadas y útiles. Cosas obligatorias que debes llevar obligatoriamente en el coche Éstos son los imprescindibles, los indispensables, lo que debes asegurarte de llevar en tu coche y por las que incluso deberías volver si se te olvida. En general son cosas que siempre debes llevar en el coche pero que puede meterte en un apuro si no lo llevas y estás a cientos de kilómetros de tu hogar. No esperes al último día, prepáralo y tenlo listo durante la semana anterior, y chequéalo uno o dos días antes de tu partida. Documentación que debes llevar en el coche Tanto la del vehículo como la tuya propia. La policía podría multarte si no estás debidamente identificado. Permiso de circulación Tarjeta de inspección técnica Pegatina de la ITV en lugar visible (si no la habías puesto ya) Informe favorable de la última inspección Recibo del seguro del coche (no es obligatorio pero sí muy recomendable) Carta Verde o Carta Internacional de los seguros (tampoco es obligatorio pero en muchos países, como Portugal, aún la piden con insistencia) Parte de accidentes (tampoco es obligatorio pero lo podremos necesitar) DNI o pasaporte, carnet de conducir, etc Chaleco reflectante para averías del coche Aún hay gente que no lo sabe, pero es...
por Administrador | Jul 7, 2017 | Berriak
Onddo espezie batzuei argi berde moduko bat pizten zaie gauean. Brasilgo eta AEBtako ikertzaile talde batek artikulu batean azaldu berri duenez, zomorroak erakartzen dituzte dir-dir horri esker, eta horiek, aldi berean, lagundu egiten diete haien esporak zabaltzen eta ingurunea kolonizatzen. Dir-dir egiten duen animalia batengan pentsatzekotan, askori ipurtargia etorriko zaigu gogora, baina hori ez da izaki bizidun distiratsu bakarra. Onddo batzuk ere badira gai gauez haien argi propioa pizteko: 71 baino ez, orain arte deskribatuta dauden 100.000 onddo espezie baino gehiagoren artean. 71 horietako bat den Neonothopanus gardneri espeziea aztertuta, argi natural horren funtzioa zein den argitu dute Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitateko eta AEBtako Geisel Medikuntza Eskolako zenbait ikertzailek. Current Biology aldizkarian eman dute haien ekarpenen berri. Oxigenoaren eta energiaren bitartez gauzatzen duten prozesu biokimiko baten eraginez sortzen dute argi berdea onddo mota horiek. Ikertzaileek uste izan dute onddo distiratsuek uneoro sortzen dutela argia, haien metabolismo prozesuaren baitan dagoen fenomenoa baino ez dela. Ikerketa berri honetan, ordea, ikusi dute aztertu duten onddoak propio sortzen dituela argia ematen dioten entzima eta molekula txiki zenbait, eta horrenbestez, distira ez dela beste prozesu baten albo-ondorioa, funtzio espezifiko bat duen zerbait baizik. “Badirudi onddoak argia sortzen duela intsektuak erakartzeko, eta hartara onddoari lagun diezaioten habitat berriak kolonizatzen”, azaldu du Cassius Stevaniii artikuluaren egileetako batek. Ez hori bakarrik: argiztapen sistema horrek erloju zirkadiano baten kontrolpean funtzionatzen duela ere ikusi dute. Erritmo zirkadianoa 24 orduro errepikatzen den animalien eta landareen jarduera zikloa da. Gizakion kasuan, besteak beste, goizetan jaikitzen laguntzen digu eta jet lag delakoa eragiten digu bidaia luze baten ondoren. Onddo distiratsu hauen kasuan, tenperaturaren araberako erloju zirkadianoa dela dirudi, eta energia aurrezten laguntzen...