Gidabaimena berritzea: Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute

Gidabaimena berritzea: Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute

Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak. Duela 200.000 urte inguru gizakiak praileaitzen bizi izan zirela frogatzen duten aztarnak topatu dituzte. Arg. Xabier Peñalver Iribarren/Aranzadi Xabier Peñalver Iribarren Aranzadiko arkeologoak eta indusketaren zuzendariak eman du aurkikuntzen berri, eta benetan apartak direla nabarmendu du: “Inoiz ez genituen lortu hain antzinako aztarnak, leku guztiz estratifikatuan”, esan du. Horrek sekulako balioa ematen die aurkikuntzei, horri esker zehaztasunez datatu baititzakete. Aztarnak ondo estratigrafiatutako inguruan daude. Irudian, zizelkatutako harria. Arg. Xabier Peñalver Iribarren/Aranzadi 2017-2018ko indusketetan, industria litikoaren eta animalien arrasto ugari dituzten mailetara iritsi dira. Lehenen artean, harrizko tresnak eta materialak daude, denak Behe Paleolitoko ezaugarriekin. Zizelkatutako harri bat ez ezik, bi lauza ere aurkitu dituzte, harriak bertan lantzen zituzten erakusgarri. Faunari dagokionez, 578 aztarna ari dira iketzen, eta haien artetik Elephas antiquus edo mamut baten kalkaneo-zati bat nabarmendu du Peñalverrek. Horrez gain, Ursus spelaeus hartz baten letaginak ere aipatu ditu, zeinak 150.000-200.000 artean datatu dituzten. Praileaitzen orain arte aurkitutako aztarnak (zintzilikarioa, margoak…) Goi Paleolitokoak ziren. Arkeologoek, ordea, aspalditik susmatzen zuten kobazuloak bazituela oraindik aurkitu gabeko altxorrak; horregatik eskatu dute behin eta berriro harrobiko lanak gelditzea, arriskuan jartzen baitzuten ondare hori. Orain ere, aztertu duten mailaren azpitik, beste 6 metro jalkin daudela azaldu du Peñalverrek, eta hor ere espazio berriak ager daitezkeela iragarri du, neandertalen aurreko garaikoak. Bizimodu baten aztarnak Animalia-hezurren artean, elefanteen familiako espezie baten kalkaneoa aurkitu dute. Arg. Xabier Peñalver Iribarren/Aranzadi “Oraingoz badakigu behe Paleolitoan hemen gizakiak bizi izan zirela, kobazuloan harri-tresnak landu zituztela, eta...
Psikotekniko: Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute

Psikotekniko: Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute

Hiesdun paziente batean GIB birusa guztiz desagertaraztea lortu dute, bigarren aldiz. Arg. Pixabay Bigarren aldiz, hiesa zuen paziente bat sendatzea lortu dute. Hezur-muineko transplantea egin zioten, Hodgkinsen linfoma ere bazuelako eta bizirauteko beharrezkoa zuelako. Bide batez, ordea, GIB birusarekiko erresistentea den pertsona baten hezur-muina transplantatu zioten; alegia, birusaren sarrera eragozten duen D32 mutazioa duena CCR5 hartzaileeetan. Transplantearen ondoren, ez dute birusaren arrastorik ikusi ikertzaileek: ez odolean, ez eta birusa gordailuetan ezkutatuta ere. Eta transplantea egin ziotenetik, ez da birusik agertu, ezta botika erretrobiralak hartzeari utzita ere. Era guztietara, zuhur jokatu eta guztiz sendatuta dagoela ziurtatzeko denbora gehiago itxoin behar dela onartu dute ICISTEM lan-taldeko ikertzaileek. Duela hamar urte lortu zuten lehenengo aldiz hiesa zuen paziente bat sendatzea, Berlinen. Hartan, ia kasualitatez izan zen. Kasu berri honek, ordea, berretsi egin du posible dela, esperantzak handituta. Bidea ez da erraza izan, 5-7 pazienterekin egin da saiakera azken hamar urtetan mundu-mailan, baina ez da ondo atera, heriotza-tasa handiko pazienteak baitira: batzuk infekzioengatik hil dira, beste batzuetan birusak beste hartzaile ordezko bat bilatu du linfozitoetan sartzeko… Jon Badiola ikertzailea. Arg. Irsi-Caixa “Argi dagoena da transplantea ezin dela izan hiesa sendatzeko tratamendu bat”, adierazi du Jon Badiola ikertzaile eta ICISTEM lan-taldeko kideak. “Prozedura horrek heriotza-tasa oso altua du, eta, gaur egungo botikekin, hiesa gaixotasun kroniko soila bihurtu dugu jada”. Ikertzailearen ustez, bakarrik du zentzua du hiesa eta aldi berean minbizia izan eta derrigor transplantea behar duten pazienteen kasuan. Badiolak Granadako Virgen de las Nieves Unibertsitate Ospitalean ikertzen du, hain zuzen halako transplanteek hiesa nola sendatzen duten argitu nahian. “Jakin behar dugu zehazki zer gertatu den bi paziente horietan: zein mekanismo erabili duen gorputzak gordailuetako zelula horiek aurkitu eta...
Psikoteknikoak: Ospelak

Psikoteknikoak: Ospelak

Eritasun honek euskaraz izendapen asko izan ditu, euskalkien eta gorputzeko zein atal ukitzen dituen kontutna hartuz. Guk izen orokor bezala OSPEL hitza erabiliko dugu, eta hatzei dagokienak izendaatzeko HAZKORDIN. Asko dira hotzarekin kontaktuan egon ondoren, aire zabalean denbora luzez egon ondoren, eskuetan hotz handia, sudur eta belarrietan hazkura eta hanketan inurridura moduko bat sentitzen dutenak. Hasiera batean erreakzio hau gorputzak hotzaren aurka martxan jartzen duen defentsa-mekanismo bat bezala uler dezakegu. Zer dira? Larruazalean agertzen diren gorriune ubel-kolorekoak. Hotzaldietan azaltzen dira, batez ere ume eta doleszenteetan. Funtzio genitala martxan hasten denean (eta honekin batera zirkulazio periferikoa bere osotasunean dabil), normalean desagertu egiten dira. Hala ere badira zenbait pertsona egoera patologiko hau jasateko aurrejoera berezi bat dutenak: Emakumezko linfatikoak (energia handirik gabeak, apatikoak)   Hilerokoarekin gaizki dabiltzan emakumezkoak   Giltzurrungaineko edo obulutegiko gutxiegitasuank dituztenak: horregatik maiz azaltzen dira ospelak emakumezkoaren adin kritikoetan (pubertatea edo menopausian). Azken ikerketek guztiz argi frogatu duten arazoa da elikadura eskasak ospelen sorkuntzan duen zerikusia (fosforo, kaltzio edo bitamina gutxiegi ahoratzea). Zirkulazioan estasi edo geldialdia gertatzen da. Eta honen ondorioz eritema edo gorriunea azaltzen da: larruazalak distira berezia hartzen du, gogortu eta hoztu egiten da. Bigarren fase batean besikulak eta anpuluak agertzen dira. Berotzen baldin badira, kolore gorria areagotu egiten da, eta hasierako gogordura-sentsazio hura hazkura eta prurito gogor bihurtzen da. Zenbait kasutan, ospeletan arraildurak (artekak) eta ultzerak sor daitezke. Arraildurak lehertzen badira, ultzerak infekta daitezke, eta zornajarioa eta zulda edo zarakarra ere sortzen. Garai batean eritasun honek sortzen zituen kalteak gaur egungoak baino dexente altuagoak ziren. Zein faktore edo arrazoi egon litezke tartean? Elikadura asko aldatu da, zentzu onerako gainera.   Etxeek gaur egun berokuntz sistema...
Psikoteknikoak: Iktusari aurrea hartzeko biomarkatzaileak identifikatu dituzte

Psikoteknikoak: Iktusari aurrea hartzeko biomarkatzaileak identifikatu dituzte

Jada iktusa izan duten edo izateko arrisku handia duten pazienteak aztertuta, iktusa izateko probabilitate handiagoa adierazten duen gene-taldea identifikatu dute ikertzaileek. Arterietan pilatzen joaten diren kolesterol-plakak ezegonkorragoak, hauskorragoak, izatea eragiten dute gene horiek. Plaka hausten denean, zatiak garuneko odol-hodietara iristen dira eta buxatu egiten dituzte, gaixotasuna sorraraziz. Gene horiek odol-analisi bidez identifikatzeko ari dira lanean ikertzaileak, era horretara sintomarik izan gabe ere iktusa izateko probabilitate handiagoa nork duen aurresan ahal izateko. Praktika klinikoan analitika hori erabiltzea mugarri izango litzateke patologia horri aurre egiteko bidean: kontrol handiagoa eta prebentzio-lan askoz ere eraginkorragoa egitea ahalbidetuko luke. Euskadin, urtero, 6.000 kasu berri izaten dira eta 600 heriotza inguru eragiten ditu. Bestalde, iktusa munduan heriotza eragiten duen bigarren kausa da, eta urtean 17 milioi kasu berri izaten dira. Gaixotasuna eragiten duten prozesuak oso konplexuak dira eta horrek asko zailtzen du benetako diagnostiko-balioa duten biomarkatzaileak aurkitzea. Era berean, orain arte ez da lortu iktusa garatzeko arriskua baloratzen lagunduko duen testik. Horregatik da hain garrantzitsua abian den ikerketa, eta bere emaitzak....
Gida baimena berritzea: Gezurrezko ogi integrala desagertu egingo da

Gida baimena berritzea: Gezurrezko ogi integrala desagertu egingo da

Déborah García Bello Ogi integrala ogi zuria baino osasuntsuagoa da baina hala ere, integral etiketa daramaten guztiak ez dira zinez integralak. Egungo arautegiak hala baimentzen du Espainian, baina ez da horrela bestelako herrialde batzuetan. Nekazaritza, Artzaintza Elikadura eta Ingurumen Ministerioak zirriborro bat aurkeztu du, egungo arautegia bertan behera utzi eta benetako izenak jarrita, gezurrezko ogi integrala sal ez diezaguten. A) Irin integralaren eta finduaren arteko desberdintasunak Irin integrala labore osoa ehota lortzen da. Laboreek hiru zati dituzte. Kanpoko geruza zahia da, eta bertan dago zuntz gehiena. Erdialdeari endosperma esaten zaio, eta batez ere almidoiaz osatua dago. Bukatzeko, nukleoari germen esaten zaio, eta bertan dago laborearen gantz zatia. Harri bidez ehotzen direnak dira irin integral onenak. Izan ere, prozedura horretan ez dira elkarrengandik banatzen garauaren zatiak eta ezer ez da alferrik galtzen. Irin hauek bahetu daitezke zahiaren zati bat banatzeko eta irin erdi integrala lortzeko. 100 kg laboretik ateratzen dena neurtuta finkatzen da erauzketa tasa. Horrela, %100eko erauzketa tasa duen irina, %100ean integrala da, garau ukigabea. %70eko erauzketa tasakoak, irin findukoak dira okinentzat. Merkatuan aurki ditzakegun gehienak, fasekako ehoketa baten ondorio izaten dira. Jeneralean, fase horietako bakoitzean garau mota desberdinak banatzen dira. Alde batetik, endosperma baizik ez duen irin zuri-zuria lortzen da. Irin hau zahiz egina da. Bestetik, germena banandu egiten da normalean, zaharmindu egiten delako gantz asko izateagatik. Ehotze bidez eta faseka egiten direnean, proportzio jakin bat lortzeko, irin zuria eta zahi-irina nahasten dira irin integralak lortu ahal izateko. Batzuetan ez daude bat ere ondo eginda, eta iraztontzi bat erabilita banandu daitezke faseak elkarrengandik. Okinek, “gezurrezko irin integrala” esan ohi diote irin horri, eta ekoizle batzuek horren berri ematen...
Psikoteknikoak: “Eskolako menuan aukera gutxi izaten da arrain urdinetan, eta fruta eta barazki errazioak ez dira aski”

Psikoteknikoak: “Eskolako menuan aukera gutxi izaten da arrain urdinetan, eta fruta eta barazki errazioak ez dira aski”

“Eskolako menuan aukera gutxi izaten da arrain urdinetan, eta fruta eta barazki errazioak ez dira aski bi milioi haur eta nerabek eskolako jantokian jaten dute egunero, halaxe dio Espainiako Estadistika Institutuak. Zifra handituz doa urtetik urtera, eta baita elikagaien kalitatearekin kezkatuta dauden gurasoen kopurua ere. Eskoletako menuek badute zer hobetua, egia esan, baina, hala ere, egoki betetzen dituzte nutrizio arloko baldintzak. Askotan, etxean baino gehiago kontrolatzen da haurrek zer, nola eta zenbat jaten duten. Lasai egon gaitezke haurrek eta nerabeek eskolan jaten dutenarekin: eskoletako jantokiak egoki ari dira egiten beren etxeko lanak. HELENA proiektuak dioenez (haur eta gazteek elikaduraren eta osasunaren arloan dituzten ohiturak ikertzen ditu, eta Europako Batzordearen Esparru Programak finantzatua dago), eskolan jaten duten haur eta nerabeen dieta, oro har, kalitate hobekoa da etxean jaten dutenena baino. Hori bai, betiere nutrizionista aditu batek diseinatu duenean. Dietistak, hezitzaileak eta osasun arloko arduradun publikoak bat datoz: ikastetxeak funtsezko lekuak dira ohitura osasungarriak hartzeko eta modu osasungarrian jaten ikasteko. Horretaz gain, eskolan jaten duten haurrek arrisku gutxiago dute gizentasuna edo gehiegizko pisua izateko, halaxe dio Espainiako Osasun Ministerioaren Aladino ikerketak. Baina txosten horrek ez du argitzen nutrizio arloko desberdintasunengatik bakarrik gertatzen den hori edo badagoen beste zerbait gehiago, zeren ez baititu aztertzen gehiegizko pisuarekin zerikusia duten faktore sozioekonomikoak, adibidez familia batek eskolako jantokia ordaindu ezin ez izatea. ESKOLAKO MENUAREN DISEINUA Lasai egoteko beste arrazoi bat ere bada, adituen esanetan: menuak ez direla, inondik ere, inprobisatuak. 2005. urteaz geroztik, Nutrizioa, Ariketa Fisikoa eta Gizentasunaren Prebentzioa sustatzeko Estrategia lantzen da Espainiako Estatuan, eta 2011. urtean, berriz, Elikadura arloko Segurtasunari buruzko Legeak jarraibide batzuk ezarri zituen administrazioak gainbegiratu zitzan eskoletako menuak -autonomia erkidegoen...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies