Gida baimena berritzea: Olio hau ‘mina’ da… inperfekzioa desagerrarazi… eta karisma ere bai

Gida baimena berritzea: Olio hau ‘mina’ da… inperfekzioa desagerrarazi… eta karisma ere bai

  Olio horiek berezko garbitasuna izaten dute, ez zaie garbitzeko edo arazteko prozesurik harrarazten, eta hain zuzen horregatik daukate beste batzuek baino kalitate hobea. Orduan, zergatik jardun olioak fintzen? Berotan presioa emanez lortzen direnek edo maila gutxiko fruituetatik ateratzen dituztenek akats dezente izaten dute, bai kimikoak eta bai usaimenari eta dastamenari dagozkionak ere (eta azidotasun handia eduki ohi dute); hori dela eta, findu beste aukerarik ez da gelditzen jateko moduan egon daitezen, ogi gainean zabalduta, entsaladari botata edo zartaginean jarrita arrautzak frijitzeko. Prozesu hori harrarazten dieten olio guztiek etiketan ageri izaten dute: oliba olioa jartzen du (“aceite de oliva” besterik gabe) edo oliba olio findua (“aceite de oliva refinado”).Akatsak kentzeko, prozesu kimikoen bidezko tratamenduak ematen dizkiete disolbatzaileekin. Eragozpena izaten da, prozesu horretan ere, galdu egiten dutela bere dohainen zati handi bat. Olio neutro bat lortzen dute findu ondoren, zaporerik eta usainik ez duena ia, eta oliba olio birjina eransten diete saldu ahal izateko. Olibaren azken hondarrekin egiten da oliba patsaren olioa, eta gero findu egiten dute. Bigarren prozesu hori eman ondoren, gantz osasungarria gelditzen da, baina falta izaten ditu osagai minoritarioak, zeinak, zaporea eransteaz gain, olio birjinek dauzkaten ezaugarri osasungarrietako asko ere ematen duten. Hori dela eta, oliba patsarekin egindakoei oliba birjina eransten diete bukaeran, zaporea emateko. Baina horrek ez du esan nahi oliba patsaren olioa ez denik osasunerako edo ez denik hartu behar. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) berriki egin duen ikerketa baten arabera, olio horrek baditu ezaugarri osasungarri batzuk -hain zuzen, azido oleikoen ugaritasuna-, eta aukera ona da elikagaiak frijitzeko. Ikerketak aztertu egin du oliba patsaren olioak zer-nolako osaera duen, eta zenbait proba egin ditu ikusteko nola...
Psikoteknikoak: Olio hau ‘mina’ da… Eta etiketak ez du ohartarazten

Psikoteknikoak: Olio hau ‘mina’ da… Eta etiketak ez du ohartarazten

  Pertsona gutxik daki zer dagoen “Estra”, “Birjina estra” edo “Oliba patsaren olioa” hitzen atzean. Gehienek badakite, hala ere, olio on bat antzematen platerean daukatenean. Hemen azalduko dizugu likido preziatu hauen kalitatea zergatik dagoen lotua beren itxurari, intentsitateari eta mikaztasunari. Txigorki bat dastatu duen edozeinek sumatu izango du aldea. Ez da gauza bera ogi xerra bat hala moduzko olio batekin bustitzea edo birjina estra on batekin. Lehenbizikoa ia oharkabean pasatzen da gure ahosabaian, arrastorik utzi gabe ia; bigarrenaren zaporea, aldiz, oso nabarmena izaten da, mina, eta mikatza ere bai batzuetan. Zergatik gertatzen da hori? Nondik datoz picual erako olio batek edo cornicabra batek izaten dituzten ukitu markatu horiek?  Polifenoletan bilatu beharra dago olioaren zaporeak izaten dituen gakoak. Herdoilaren aurkako substantzia naturalak dira, oleuripeina deskonposatu ondoren agertzen direnak; olibaren mamian eta olibondoaren hostoan izaten da, nagusiki, oleuripeina, eta horrexek ematen die berezko zapore mikatz eta astringente hori zuhaitzetik bildu berriak diren olibei. Oliba zukuan izaten diren polifenolen artean, tirosolak eta hidroxitirosolak nabarmentzen dira, eta baita oleocanthal delakoa ere, zeina oso eraginkorra den hanturen aurkako substantzia gisa (gainera, farmakoek ez bezala, ez du eragiten nahi gabeko ondoriorik). Horien “errua” izaten da olioak eztarrian harramazka moduko bat egitea. Zenbat eta azkura handiagoa egin eta zenbat eta ahogozo mikatzagoa eduki, hainbat eta kalitate hobea izango du. ULERTU ETA HOBETO AUKERATU Plazer handia da oliba olio on bat dastatzea. Kontua, bistan dena, ongi hautatzea da, beste hainbat produktu bezala. Horretarako, lehenbizi jakin egin behar da zer dagoen botilan ageri diren zenbait hitzen atzean: “extra” (estra), “virgen extra” (birjina estra), “aceite de orujo” (oliba patsaren olioa)… Ez da gauza bera bat edo bestea idaztea, eta...
Psikoteknikoak: Makillaje iraunkorra

Psikoteknikoak: Makillaje iraunkorra

  Hamabi europarretatik batek tatuaje bat darama gutxienez. Eta 2003. urtetik aurrera portzentajea %7 handitu da. Baina ez da larruazala `apaintzeko’ modu bakarra. Joera horri beste bat erantsi zaio orain, eta puri-purian dago, gainera: begietako, bekainetako eta ezpainetako makillaje iraunkorra. Iraupen txikiagoa dauka, baina helburu estetikoekin egiten da eta osasun arloko onurak ikusi zaizkio, kirurgia ostekoak. Bi adituk aztertu dituzte gorantz datorren moda horren alde onak eta arriskuak.  Tatuajeek, larruazalean koloreetako tintarekin egiten diren irudiek, ukitu artistiko handiagoa edo txikiagoa dutenek eta joan den mendeko gurasoak eta haien millenials seme-alabak aurrez aurre jarri dituzten horiek, eta zer esanik ez Z belaunaldiko gaztetxoak, badute ezaugarri bat bere-berea: betirako izaten dira. Neolitoan baziren, orain dela 5.000 urte: Ötzi-k, Alpeetan momifikatuta azaldu zen elurretako gizonak, futbolari batek bezala zeramatzan bizkarra eta belaunak, tintaz marraztuta. Segur aski, zerikusi handia izango zuten tribuen edo gremioen sinboloekin (hura ehiztaria zen), eta ez zuten edukiko funtzio estetikoa gaur egun bezala.. Zaletasun iraunkor hori asko ugaritu da azken 15 urteetan, eta orain beste bat gehitu zaio, iragankorra dena, iraunkorra ere bai, baina ez betierekoa: makillaje iraunkorra esaten zaio, eta bekainak margotzeko erabiltzen da, ezpain ertzak eta baita begien lerroa ere ( eyeliner ), begirada magnetikoa edukitzeko eguneroegunero makillatzen ibili beharrik gabe. Bere izenak besterik pentsaraz badezake ere, irudi horiek ez dira (erabat) iraunkorrak: desagertu egiten dira denborarekin. Gehienak urtebete edo bi urte igaro ondoren. Makillaje iraunkorrak larruazala ere marrazten du, baina gainazaleko geruza bakarrik (epidermisa). Erabiltzen diren tintek, gainera, eszipienteak izaten dituzte (glizerina, ura…), eta horri esker, organismoak bereganatu egiten ditu. Koloreen osaera ere aldatu egiten da, eta ez dira izaten tatuajeetan bezain biziak, makillajean erabiltzen diren...
Psikoteknikoak:”Menopausia okerren bizi dugunak europarrak gara”

Psikoteknikoak:”Menopausia okerren bizi dugunak europarrak gara”

María Jesús Balbás Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua da, esperientzia handiko homeopata eta ginekologoa. 2008an Bueno chicas, esto se acabó: Una guía para desdramatizar la menopausia (Neskak, hau bukatu da: Menopausia desdramatizatzeko gida) eta 2009an Guía para una menopausia (casi) perfecta (Menopausia -ia- biribila izateko gida) liburuak idatziak ditu. Zarautzen dauka kontsulta. Elkarrizketan menopausia duen emakume ahul, triste, antzu eta gaixoaren irudiaren aurka egiteko tresnak eskaini ditu. Ane LabaKa Mayoz  2018ko irailaren 02a “Emakume asko barazki-jale egiten dira menopausia garaian eta uste dut senak gidatzen dituela horretara”. Zer da menopausia? Definitzeko zaila izan daiteke agian… Definizio erraza dauka. Menopausiak data jakin bati egiten dio erreferentzia, azken hilekoarenari. Menalgia lehen hilekoa bada, menopausia azkenekoa da. Emakumearen bizitzako garai fisiologikoa da, ugalkortasun aroaren bukaera zedarritzen du, besterik gabe. Zaila dena da garai honen inguruan egin den eraikuntza. Gizarte honetan emakumearen bizitzan gertatzen den guztia estigmatizatu eta ikusezin bilakatzen da. Helburua emakumea desboteretzea da, denerako medikuen laguntza behar duela sentitu dezan: hilekorako, haurdunaldirako, erditzeko, erditze osterako, edoskitzeko edo ez edoskitzeko, eta azkenik, menopausiarako. Medikalizazio hori industria farmazeutikoarentzat onura baino ez da eta beldurraren bidez lortzen da. Erdi Aroan Eliza baliatzen zen eta gaur egun zientziaren izenean egiten da. Mehatxu honi aurre egiteko, ezinbestekoa zaigu genero ikuspegia izatea. Zure lehen liburuaren izenburuan “Neskak, hau bukatu da” diozu, zer da zehazki bukatu dena? Gauza dezente. Ugalkortasuna bukatzen da eta emakumeen gehiengoari zoragarria iruditzen zaio, ez baitut uste emakume asko egongo denik adin batetik aurrera haurdun dagoela jakinda pozez saltoka hasiko litzatekeenik. Hala ere, badago dolu bat eta ezin dugu ukatu. Dolua emakumeengan soilik ematen da, gainerako ugaztun guztiek hil arte erditu baitezakete. Berezitasun honek galdera...
Psikoteknikoak: Bioolioa zitriko hondakinetatik

Psikoteknikoak: Bioolioa zitriko hondakinetatik

Zuku fabriketako zitriko hondakinekin pirolisi azkarraren bidez bioolioa lor daitekeela frogatu eta eskala handiko instalazio pilotu bat eraikitzeko urratsak egiten ari dira. Hondakin hauek tratatzeko prozesuan erreaktorean egindako hobekuntzei esker patente bat lortu dute, gainera. Egindako ikerketaren arabera, zitrikoen hondakinak energia iturri berriztagarri oparo, merke eta eskuragarria dira. Zuku fabriketan pilatzen diren hondakinei irtenbidea ematea lortu dute: iturri-ohantze konikoko erreaktorean hondakin horren pirolisi azkarra eginda bioolioa lortu dute . Zitriko hondakinak erreaktorean elikatu aurretik lehortu eta zatitzen dira eta, erreaktorean 500 ˚C-an pirolizatu ondoren, %70-75 bioolioa lortzen da. Hondakinak tratatzeko erreaktorean ere hobekuntzak egin eta patentatu dituzte. Zitrikoak huts-hutsean tratatzea oso zaila zen eta harearekin nahasita tratatzen hasi ziren. Harea lodia erabiliz gero, erreaktorean oso ponpa indartsuak erabili behar ziren eta horrek gastu handia zekarren. Harea fina erabiltzen hasi ziren, baina harea finak airearekin eta gasarekin ihes egiten zuen. Irtenbide moduan airea konfinatzeko gailu bat jarri zuten goiko aldean, iturria konfinatu, azken batean. Itzelezko abantailak zituela ikusi eta patentatu dute. Sistema berriaren prototipoak egin dituzte, baina maila handiagoetan zer gertatuko litzatekeen ikusteko, konfinatze-sistemaren simulazio-ereduak egin dituzte. Hondakinok enpresan bertan lehortu eta, pirolizatuz, enpresarako beroa lortzeko galdaretan erretzeko moduko bioolioa lortuko litzateke. Kontuan hartuta milaka tona hondakin dagoela, enpresan kontsumitu ezingo zen bioolioa findegietara bideratu ahal izango litzateke, erregai nobleagoa lortu ahal izateko. Zitriko-hondakinetatik, bioolioa lortu beharrean, bi urratsetan hidrogenoa lortzeko prozesua ere ari dira aztertzen. 2011n 9,3 milioi tona inguru hondakin sortu ziren Brasilen zuku ekoizpenaren ondorioz. Brasilgo enpresa bat prest legoke proiektu pilotu txiki bat martxan jartzeko zitrikoeen hondakinetatik bioolioa lortzeko, Brasilen garapenerako Europako kooperazio proiektu orokor baten ebazpenaren zain daude. Erregai fosilak pixkanaka ordezteko funtsezkoa da bioerregaiak...
Psikoteknikoak: Gainpisuak eta arnasketa arazoek eragina dute loaren apnean

Psikoteknikoak: Gainpisuak eta arnasketa arazoek eragina dute loaren apnean

Zurrungekin lotzen dugu beti loaren apnea, baina ez du zertan hala izan behar. Loaren apnea-sindromea da loaldian izaten den arnas asaldura ohikoena. Apnea dutenek lotan daudela arnas gelditzea jasaten dute, goiko airebideen kolapsoarengatik. Gelditze horiek gutxitu egiten dute pazientearen odoleko oxigeno-kantitatea eta iratzarri egiten du lotan dagoena eta ondorioz, ez du lo indarberritzailerik izaten. Ondorioz, jende asko nekatuta altxatzen da goizetan, eguna loguraz pasatzen dute, eta, adibidez, gidatzen ari direla lo hartzeko arrisku handiagoa izaten dute. Hauek, ordea, ez dira eragin bakarrak: hipertentsioa sustatzen du eta areagotu egiten du infartu eta iktusen intzidentzia. Izan ere, loaren apnea duten pertsonek arrisku bikoitza dute iktusak jotzeko. Apnea edozein adinetan izan daiteke eta sindromeak hainbat maila ditu, kasu larriak ere. Bihotzeko gaitzetarako, buruko gaitzetarako edota zirkulazio istripuak izateko arrisku faktorea izan daitekeenez, konponbide bat ematea ezinbestekoa da eta helburu horrekin burutu du ikerlana UPV/EHUko Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia Saileko Jesús Antonio Hueto Prado ikertzaileak. Loaren apnea maila ertainetik larrira bitartekoa bada, CPAP (arnasbidearen presio positibo jarraitua) tratamendu estandarra erabiltzen da pazienteekin: goiko airebidea ez kolapsatzeko eta, horrenbestez, arnas gelditzerik ez izateko, presiopeko airea —makina batek sortua— sartzen da, maskara baten bidez. Kolapso hori du ezaugarrietako bat gaitz horrek. Jesús Antonio Hueto ikertzaileak CPAP apnea-sindromearen tratamenduko presioari eragiten dioten faktoreak aztertu ditu, asaldura horren sintomak hobetzeko alderdi erabakigarria baita tratamenduarekiko tolerantzia. Ikerlanaren emaitzen arabera, CPAPko presioan eragina duten bi faktore atzeman ditu: sudurreko erresistentzia eta gorputz-masaren indizea, hau da, pazienteen obesitate-maila. 2. irudia: Paziente bat lo CPAP tratamendua gainean duela. Gorputz-masaren indizea eta sudurreko erresistentzia, kontuan hartu beharreko faktoreak Jesús Antonio Huetoren ikerketaren emaitzek frogatu dutenez, nabarmen handiagoak zituzten sudurreko erresistentziak CPAPa presio...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies