


Gidabaimena berritzea: Gaixotasun arraroak dituzten umeen gurasoek “bakardadea” sentitzen dutela diote
‘Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa’ liburua osatu dute EHUk eta NUPek, beste zortzi unibertsitaterekin batera. Familien iritzia bildu dute azterlanean. Egunerokoan dituzten zailtasunez egin dute berba gaixotasun arraroak dituzten umeen familiek. Adierazi dute beren bizitzari eragiten dioten erabakiak hartzeko eraikitzen diren espazio guztietan parte hartu nahi dutela. “Familiek uste dute ez dietela erabaki garrantzitsuetan parte hartzen uzten eta ez dituztela entzuten. Askotan, beraiek jarri behar izaten dituzte behar dituzten baliabideak”, azaldu du Javier Monzon EHUko DIdaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasleak.EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Espainia eta Herrialde Katalanetako beste zortzi unibertsitatek hartu dute parte ikerketan, FEDER gaixotasun arraroak dituztenen Espainiako elkartearekin batera. Goizean aurkeztu dituzte Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa liburuaren ildo nagusiak, Bilbon. Azaldu dutenez, ikerketak agerian jarri du gurasoek “zailtasunak” dituztela familia eta bizitza soziala uztartzeko. Askok, gainera, alde batera utzi behar izan dute lan ibilbidea, seme-alaben beharrei erantzuteko. Gehienak, emakumeak izan dira, umeen amak. Halaber, familiek esan dute “bakarrik” sentitu direla gaixotasunaren eta eskolan parte hartzeak dakartzan arazoen ondorioz. Hezkuntzak aparteko kezka eragiten die, sarritan ikasketen akreditazioak baldintzatzen duelako lan egiteko eta gizartean eta herrian integratzeko aukera. Horregatik, eskatu dute bai curriculuma bai ikasketen eskaintza haur bakoitzaren behar berezietara eta aukeretara egokitzeko. Eskolan kidez osatutako giza taldeak sortzea nahi dute, irakaskuntza prozesuan elkarri laguntza eman ahal izateko. Esan dute teknologia berriei esker posible litzatekeela eskolara joan ezin diren umeek bere klaseko lantaldearekin harremanetan jarraitzea, ospitalean edo etxean egon behar badute ere. Profesionalek ez dituztela ulertzen sentitzen dute; horregatik, prestakuntza eskatu dute irakasleentzat, baina baita seme-alaben ikaskideentzat ere. “Hartara, kalseko taldeetan integratuta eskolaratu ahal izango dira, eta elkarri...
Psicotécnicos: Riesgos del “delivery” en moto, ¿Cómo trabajar de forma segura?
Ser trabajador motorista en una gran ciudad puede ser un empleo de alto riesgo si se priorizan otros factores por encima de la seguridad y la precaución. El “delivery” o repartidor, es aquel trabajador cuya jornada laboral transcurre sobre una moto o ciclomotor (mensajero, comercial…), normalmente bajo una presión ejercida por los agobiantes tiempos de entrega, la cantidad de paquetes y la satisfacción o no del cliente. Aquí podrás encontrar consejos útiles para mejorar tu seguridad vial como motorista y prevenir cualquier tipo de incidente durante tu jornada de trabajo. ¿A qué riesgos te expones si eres repartidor? Existen multitud de factores que hacen de tu día a día un trabajo más peligroso e inseguro que cualquier otro, teniendo en cuenta que sobre la moto no hay más chasis que tu propio cuerpo, en comparación con los conductores de turismos. Las motocicletas son vehículos ágiles, baratos y prácticos pero, aunque la mortalidad no es de las más elevadas, los motociclistas conviven con los peligros de ir sobre las dos ruedas. En primer lugar el vehículo, como decimos, por sus características puede ser ya de por sí un factor determinante si no ha pasado las revisiones necesarias o si no se ha realizado su mantenimiento oportuno. Una mala iluminación de los faros, bajos niveles de aceite o de presión en los neumáticos, el mal estado de la dirección o la suspensión, los ruidos y vibraciones generados por el desgaste son motivo suficiente de avería. El entorno, el tipo de asfalto, la visibilidad de las señalizaciones, la densidad del tráfico, los cortes de carril por obras en carretera, el mal estado del firme como grietas...
Psikoteknikoak: Emaitza ez hain gozoak azukrearen industriarako
AEBtako azukrearen industriak produktu horrek osasunean izan zitzakeen ondorioei buruz egindako ikerketak ezkutatu zituela salatu du ikertzaile talde batek, antza, emaitzek industriaren interesen kontra jotzen zutelako. San Frantzisko Kaliforniako (AEB) Unibertsitateko ikertzaileek aste honetan argitaratutako ikerketa baten arabera, Ameriketako Estatu Batuetako azukrearen industriak sakarosaen, minbiziaren eta hiperlipidemiaren arteko lotura erakusten zuen ikerketak ezkutatu zituen. Iazko irailean JAMA Internal Medicine aldizkarian ikerketa talde horrek argitaratutako dokumentu historikoen beste analisi batek hautsak harrotu zituen. Dokumentu horien arabera, SRF Azukrearen Ikerketarako Fundazioak (orain Sugar Association )1965ean New England Journal aldizkarian argitaratutako berrikusketa-ikerketa bat sekretupean finantzatu zuen. Arratoietan, sakarosaren kontsumoa eta odoleko lipido mailak lotzen zituen ebidentzia alboratua izan zen berrikusketa horretan. Lotura horrek erakusten zuen CHD bihotzeko gaixotasun koronarioarekin harremana zegoela. Oraingoan, antzeko esku-hartzea islatzen duten dokumentuen analisia argitaratu dute PLOS Biology aldizkarian. Kasu honetan, argitu dute nola SFR fundazioak “259 proiektua” izenekoa finantzatu zuen, baina bertan ateratzen ari ziren emaitzek industriaren interesen kontra jotzen zuten; industriak finantzazio hori kendu zuen. Proiektu horrek germenik gabeko arratoietako odolean karbohidratoen eta lipidoen mailak neurtzea zuen helburu. Germenik gabeko arratoi hauen bitartez, ikertzaileek hesteetako mikrobiotak sortutako eragina neurtzeko bidea izan zuten ikertzaileek. Birminghameko Unibertsitateko (Erresuma Batua) WFR Pover doktoreak gidatu zuen proiektua, 1967 eta 1971 bitartean. Ikerketa horretan azukre maila altuko elikadura jasotzen zuten arratoiek triglizeridoen maila baxuagoak zituztela aurkitu zuten, oinarrizko elikadura hartzen zuten arratoiekin alderatuz. “Industriak zientzian egiten duen manipulazioa dokumentatzen duen literatura multzo handiago bati egindako ekarpena da ikerketa hau”, aipatu dute artikuluan. Egileek beste hainbat arloetan industriak izandako rola gogoratu dute, hala nola tabakoa, botiken eragin terapeutikoa, azukredun edarien eragina osasunean eta klima-aldaketaren jatorria, besteak beste. Arlo hauetan guztietan “industriaren aldeko...